EUS | CAS

BARAKALDOKO DUATLOI KROSAK EMANGO DIO HASIERA DENBORALDI BERRIARI

BARAKALDOKO DUATLOI KROSAK EMANGO DIO HASIERA DENBORALDI BERRIARI 1. BARAKALDOKO DUATLOI KROS HERRIKOIA 2017/02/04

Larunbata, otsailak 4an, arratsaldeko 15:20etan emakumezkoen kategorian eta 15:40etan gizonezkoetan, Sociedad Ciclista Barakaldesak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Barakaldok bere lehenengo duatloi krossa antolatuko du. Sprint distantzian (6km-24km-4km) lastertuko da.

 

Boxeak, Gorostiza Kiroldegia eta Castaños ibaiaren artean dagoen zelaian kokatuko dira. Irteera eta helmuga ere, Gorostiza IMDren inguruko zelaian kokatuko dira. Oinezko bi ibilbideak, 2 kmtako hiru itzuli lehenengo atalean eta bi itzuli azken atalean osotuko dituzte, Gorostiza Kiroldegiaren inguruan. Oinezko atal bien artean  24 kmtako bizikleta saioko ibilbideari ekingo diote, %85a pistetatik igaroko delarik. Bizikleta saioa gogorra da, 860 mtako gora-behera metatua duelarik.  

 

Info+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=297

 

Twitter: #BarakaldoDuKros17

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka