EUS | CAS

OTSAILAK 12an BARAKALDON HASIKO DA DUATLOI DENBORALDI BERRIA

OTSAILAK 12an BARAKALDON HASIKO DA DUATLOI DENBORALDI BERRIA XIX. BARAKALDOKO DUATLOIA 2017/02/12

Otsailak 12 igandean, goizeko 10etan emakumezkoen kategorian eta 10:15etan gizo-nezkoetan, Club Triatlón Barakaldo eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Barakaldok bere hemeretzigarren duatloia antolatuko du. Sprint distantzian (5km-20km-2,5km) lastertuko da. Gainera, lehenengo proba puntuagarria izango da, Euskadiko duatloi Txapelketari dagokionez 2017. urtean.

Boxeak, irteera eta helmuga, Erribera Etorbideko explanadan kokatuta egongo dira. Oinezko lehen atalak 5km izango ditu eta 2,5kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiote. Lehen transizioaren ondoren (T1), bigarren atalari aurre egin beharko diote, bizikleta saioari. 20kmtakoa bizikleta saioa erabat launa izango da, zirkuito bati hiru itzuli eman beharko zaizkiolarik. Hau horrela, lasterketa eskuratzeko orduan,  Erribera Etorbideko explanadan izango den helmuga lerrora heldu arte, borroka gogorra espero da, launean adituak direnen artean.

Info+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=298

Twitter: #BarakaldoDu17

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka