EUS | CAS

GAUR OSPATU DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITUKO TRIATLOI GALA 2016

GAUR OSPATU DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITUKO TRIATLOI GALA 2016 2016.go EUSKAL HERRIKO TRIATLOI GALA 2017/01/29

~~2016.go TRIATLOI GALA
2017/01/29
Igande honetan, urtarrilak 29, urteroko Euskal Herriko duatloi eta triatloi jaia ospatu da. Bi modalitate triatletiko hauek zirkuitoan sartu zirela zazpigarren urtea pasa denean, zirkuitoa gipuzkoa, bizkaia eta arabako herrialdeez gain nafarroara zabalduz, triatloi eta duatloiarekin bat egitekotan.
Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta eta Nafarroako federazioaren laguntzaz, oraingo honetan, gala, Itziarko Salegi Jatetxean izan da, 2016.  urteko triatleta eta duatleta onenak saritu asmoz.
Agustín Méndez, Euskadiko Triatloi Federazioko presidentea, Kepa Rodriguez, Bizkaiko Triatloi Federazioko presidentea, Iban Perez, Gipuzkoako Triatloi Federazioko presidentea eta Aintzane Argaiz, Arabako Triatloi Federazioko presidenteordea izan dira, bazkal ostean sariak banatu dituztenak. Aipatu behar da, jende ugari bertaratu dela.
Ospakizunean, Euskal triatloiko bi historiko omendu dira, Xabier Oianeder, Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi federazioen fundatzailea eta Onditz Oroituaz triatloiaren alma materra, eta Iñaki Andres, K3 Hiru kirolak eta Basauriko Duatloiaren sortzailea.
Nerea Arregi, Antxintxika Servimasa Triatloi Taldeko gipuzkoarra eta Aitor San Vicente BilbaoTri Triatloi Taldeko bizkaitarra izan dira duatloian eta Ibone Sanchez Diablillos de Rivas  eta Urko Herran Araba-Triko arabarrak triatloian izan dira txapela bereganatu duten kirolariak.
Taldeka, duatloian, Araba-Tri talde arabarra eta triatloian ere talde bera, bai emakumezkoetan baita gizonezkoen kategorian ere izan dira garaile 2016. denboraldian.
Sarituen zerrenda:
http://www.triatloi.org/campus/documentos/Documentos/circuito/premiados2016.pdf
Twitter: #TriGala16
JON ALEGRIA

 

HemerotecaHemeroteka