EUS | CAS

Gaur 2017ko martxoaren 5a goizeko 11:30etan Basauriko Duatloiaren edibizio berri bat ospatu da, hoge

Gaur 2017ko martxoaren 5a goizeko 11:30etan Basauriko Duatloiaren edibizio berri bat ospatu da, hoge Sprint distantzia osatu behar izan dute bildutako ia 200 duatletak. Egin dute hasieran 6 kilometro korrika eginez, ondoren 21 kilometroko bizikletako ibilbide bat eta amaitzeko 3 kilometro korrika.....

~~Gaur 2017ko martxoaren 5a goizeko 11:30etan Basauriko Duatloiaren edibizio berri bat ospatu da, hogeitabatgarrena.

Sprint distantzia osatu behar izan dute bildutako ia 200 duatletak. Egin dute hasieran 6 kilometro korrika eginez, ondoren 21 kilometroko bizikletako ibilbide bat eta amaitzeko 3 kilometro korrika.

Azkarrenak Ibone Sanchez (Diablillos de Rivas) eta Hossain Kaanache (Atletico San Sebastián) izan dira. Bigarren gelditu dira Lourdes Oiartzabal (Antxintxika Triatloi Taldea) eta David Mosquera (Bilbaotri). Podiumaren azken postua zapaldu dute Estefania Gomez (Independiente) eta Gorka Bizkarra (ANB Urdaitri Motrivation).

Beste kategoriatan garaileak izan dira: junior mailan Zuriñe de la Fuente (Urbiko TT) eta Ander Ganzabal (Independiente); kadete mailan Maider Leoz (Club Natación Pamplona) eta Iban Azarola (Urola TK); Beterano 1 mailan Lourdes Oiartzabal (Antxintxika) eta Alberto Barrio (ANB Urdaitri Motrivation); Beterano 2 mailan Inmaculada Ruiz (Bilbaotri) eta Jaime Landa (Independiente); Beterano 3 mailan Iñaki Konde (Delteco Eibar TT); 23 urtez azpiko mailan Omar Blanco (Zaldibarko Zaldutri TT).

Taldeka Sestao Triatloi Taldea izan da garaile emakumeetan eta ANB Urdaitri Motrivatrion gizonezkoetan.

Proba Euskadiko Duatloi Zirkuiturako puntuagarria izan da, laugarrena Barakaldo, Sopela eta Mungia ostean.

Hurrengo proba urteko lehena izango da Gipuzkoan: martxoaren 12an goizeko 10:30etan Oñatiko XXVI. Duatloia, Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketa A koefizientearekin.

HemerotecaHemeroteka