EUS | CAS

Helene Alberdi eta Beñat Arnaiz azkarrenak Oñatin eta Euskadiko Txapeldun Distantzia Motzeko Duatloi

Helene Alberdi eta Beñat Arnaiz azkarrenak Oñatin eta Euskadiko Txapeldun Distantzia Motzeko Duatloi 2017ko martxaren 12ko 10.30etan hasiera ematen zitzaion Oñatiko 26. Duatloiari Aloña Mendi K.E.k antolatuta .Euskadiko Distantzia Motzeko Duatloia zen.

~~Helene Alberdi eta Beñat Arnaiz azkarrenak Oñatin eta Euskadiko Txapeldun Distantzia Motzeko Duatloiean

2017ko martxaren 12ko 10.30etan hasiera ematen zitzaion Oñatiko 26. Duatloiari Aloña Mendi K.E.k antolatuta .Euskadiko Distantzia Motzeko Duatloia zen.

Elkartu ziren ia 200 duatletak gipuzkoako herrian bilduta egin zieten aurre hasieran 10 kilometroko korrikako ibilbide bati, ondoren bizikleta hartu eta 36 kilometro egingo zuten eta azkenik 5 kilometro korrika.

Bi bigarrengo postu lortu ostean, Helene Alberdi (Yepa!) zen azkarrena helmugan 02:11:46ko denborarekin. Gizonezkoetan, Beñat Arnaizek azken 5 urteetan hirutan bost lehenengoen artean egin ostean azkenean garaipena lortzen zuen 01:52:01ko denborarekin.
Bigarren izan ziren Lourdes Oiartzabal (Antxintxika) eta Hossain Kaanache (Atletico San Sebastian). Hirugarren iritsi ziren Amaia Lopez (Dida! Physiosport) eta Gonzalo Fuentes (Laboratorio SYS). Podium hauek izan ziren Euskadiko Distantzia Motzeko Duatloikoak.

Beste kategorietan azkarrenak izan ziren: junior mailan Beñat Ormaetxea (Aloña Mendi K.E.); V1 mailan Lourdes Oiartzabal (Antxintxika) y Gorka Gonzalez (Getaitri); V2 mailan Inmaculada Ruiz (Bilbaotri) eta Iñigo Unanue (Delteco Eibar); V3 mailan Jose Mujika (Urola T.K.); 23 urtez azpikoen mailan Koldo Etxebarria (C.D.A. Oinkariak Amurrio). Taldeen artean Sestao Triatloi Taldea emakumezkoetan eta Basque Tribe gizonezkoetan izan ziren garaileak.

Hurrengo zitan Euskadiko Zirkuitua Bizkaiara itzultzen da martxoaren 18an, Gernikara hain zuzen. Bertan ospatuko da sprint distantzia Espainiako Txapelketarako sailkatzeko baliagarriak izango diren probak. Duatleten azken aukera txartela lortzeko Vall d´Uixó (Castellon) herrian ospatuko den probarako.

HemerotecaHemeroteka