EUS | CAS

CHARLOTTE MCSHANE ETA LUIS MIGUEL VELASQUEZ OLINPIKOAN ETA GUSTAVO RODRÍGUEZ ETA JUDITH CORACHAN HAL

CHARLOTTE MCSHANE ETA LUIS MIGUEL VELASQUEZ OLINPIKOAN ETA GUSTAVO RODRÍGUEZ ETA JUDITH CORACHAN HAL Larunbata, maiatzak 20, Innevento Sports eta Euskadiko Triatloi Federakuntza izan ditugula antolatze lanetan, Bilboko Triatloiaren VII. edizioa ospatu da distantzia bitan. Batetik 551 triatletak distantzi Olinpikoan (1,5km-40km-10km) parte hartu dute eta beste 638 triatletak Half distantzian (1,9km-90km-20km). Gainera, Half distantzian, Euskadiko Txapelketa jokatzen zen.

GUSTAVO RODRÍGUEZ ETA JUDITH CORACHAN GARAILE HALF DISTANTZIAN.

PELLO OSORO ETA MIREIA ARRILLAGA EUSKADIKO TXAPELDUNAK ERDI DISTANTZIAKO TRIATLOIAN.

Bildu diren 638 triatletak, hauetatik 39 emakumeak, 1,9km igerian, 90km bizikletan eta 21km korrikako lan gogor bati ekin behar izan diote.

12:45tan eman zaio irteera emakumeen frogari eta 7 minutu beranduago, 12:52tan gizonezkoei, igeriko atalari ekiteko.

Bilboko itsas adarrean 1,9km igeri egin ondoren, Hannah Drewett, triatleta britaniar gazteak, saio ikaragarria eginez, 27´27´´ behar izan zituen lehen atala osatzeko. Atzetik eta Drewettgandik, minutu eta hamar segundura, Judith Corachan, 28´37´´ eta Emma Bilham, 28´40´´ aurkeztu ziren Areatzako parkean kokatuta zeunden boxetan. Puntu honetan, euskadiko txapelketari dagokionez, Mireia Arrillaga geneukan iadanik aurretik. Lehen atala, 31´03´´ bete ondoren, bostgarren zegoen lasterketa orokorrean.

Gizonezkoetan, aldiz, lehen saioko azkarrena, 26´ eta 12´´ eginez, Guillem Rojas, 24 urteko kataluniar gaztea izan zen. Atzetik zetozen oilar guztiak, eta batez ere aurreko hiru urteetako irabazlea, Gustavo Rodríguez galiziar handia. Bederatzigarren atera zen uretatik 28´37´´ko denbora eginez. Euskaldunei buruz, eta euskadiko txapela tartean zegoela, lehiaketa estua izan zuten froga guztian zehar, Ander Okamika, Egoitz Zalakain eta Pello Osorok. Uretatik, ordena horretan atera ziren batabesteengandik minutu baten aldeaz.

Triatleta guztiek, trantzisioa egin, eta bakarkako bizikleta saio gogorra zuten aurretik (90km eta gurpilean joatea debekatua zegoen).

Atal honetan, Judith Corachan eta Gustavo Rodríguez nabarmendu ziren. Judithek, 45. Kilometroan harrapatu zuen Drewett. Ikustekoa izan zen Judithek osatuko saioa. Aerodinamikazko pozisioa, biak ere ona zuten, desberdinatasuna, bien artean, pedalkadaren kadentzian zegoen. Corachanek, saio osoan, bai mendateetan eta ordokan, kadentzi handia zeraman, eta Drewettek, aldiz oso bajua. Hori izan zitekeen, nekearen eraginez, Corachanek, Drewettek baino 7 minutu gutxiago erabiltzea saioa osatzeko.

Gizonezkoetan, espero bezala, Gustavo Rodríguezek aurrea hartu zuen lehen itzulian eta hortik aurrera, beste triatleta guztiekiko aldea handitzen joan zen T2ra heldu arte. Bi ordu eta 16 minutu erabili zituen 90 kilometroak egiteko, 6 minutu atera zizkion saio hontan bigarren denbora onena egin zuen Erik Morenori.

Eta zer esan gure triatletei buruz. Hor zeunden Ander, Iker eta Pello podiunean sartzeko lanean eta euskadiko txapela jartzeko beraien arteko borroka bizian. T2ra, azken atala zutela bukatzeko, batabesteengandik aldeak txikiak zirela iritsi ziren. Emozioa zihurtatua zegoen. Indarrak ez zeunden sobera baina dena eta gehiago eman beharra zegoen.

Azken atalean, oinezko lasterketa zuten, hiru bira zirkuito bati, guztira 21 kilometroko lana.

Emakumezkoetan, posizioak ez ziren asko aldatu eta Areatzako parkean kokatutako helmugan, Judith Corachanek jaso zituen besoak garaile bezala. Mereziko garaipena, kontuan hartuta azken urte bietan bigarren postua lortu zuela. Sor zion Bilboko Triatloiak kataluniarrari garaipen hau. Lehen euskalduna helmugan, bostgarren postu ikusgarria lortuta, lehiakideen kopurua eta gaitasuna ikusita, Mireia Arrillaga izan zen.

Gizonezkoetan, lehen postua nahiko argi zegoen Gustavok lortuko zuela, baina argitzeko hegoen nortzuk igongo ziren podiumera bigarren eta hirugarren postuan. Hiru ordu zeramaten denak ere lehi bizian eta indarrak nonahi bilatu behar ziren, azken esfortzua beharrezkoa zen. Eta hor indartsuena eta azkarrena azken atal hau betetzen, Pello Osoro eibartarra izan zen. Ordu bete eta 17 minutu behar izan zituen Pellok 21 kilometroko saioa betetzeko. Helmugan, Gustavo Rodríguezek, 4ordu 03minutu eta 16segundutako denbora eginez garaitu zen, laugarren aldiz jarraian. Bigarren postuan eta Euskadiko Txapeldun, Pello Osoro azaldu zen, eta hirugarren postuan Erik Merino. Ander Okamika bostgarren helmugaratu zen.

Beraz, zoriondu, batetik, Judith eta Gustavo lortutako garaipenagatik, eta bestetik, gure zirkuitoaan zehar astebururo ikusten ditugun Pello eta Mireia, Euskadiko Txapeldunak Erdi Distantzian.

HALF DISTANTZIA - SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

1.- Judith Corachan Vaquera, C.E. Where is the Limit ? 04:35:30

2.- Ema Bilham,  Triviera. 04:38:37

3.- Nikki Bartlett,  Independiente. 04:40:08

GIZONEZKOETAN

1.- Gustavo Rodríguez Iglesias, A.D. Tri-Penta Terras de Lugo 04:03:16

2.- Pello Osoro Gutiérrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 04:11:06

3.- Erik Merino Alaminos, C.N. Reus Ploms. 04:11:53

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=296

ERDI DISTANTZIAKO EUSKADIKO TXAPELKETAREN SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

Absolutoa

1.- Mireia Arrillaga Murelaga

2.- Milos Mallol Soler

3.- Nuria Alvarez López

GIZONEZKOETAN

Absolutoa

1.- Pello Osoro Gutiérrez

2.- Ander Okamika Bengoetxea

3.- Egoitz Zalakain Erbiti

Sub-23

1.- Txomin Osoro Gutiérrez

2.- Iker Arkauz Querejeta

3.- Arkaitz Revuelta Díez

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=296

CHARLOTTE MCSHANE ETA LUIS MIGUEL VELASQUEZ GARAILE  DISTANTZIA OLINPIKOAN 

Distantzia Olinpikoa betetzeko asmoz 551 triatleta bildu dira Bilbon, hauetatik 60 emakumeak, 1,5km igerian, 40km bizikletan eta 10km korrikako lana osatu behar izan dute.

11:45tan eman zaio irteera emakumeen frogari eta 11:50tan gizonezkoei, igeriko atala (1,5km) zuten aurretik.

Distantzi honetan, Olinpikoan, garrantzitsua da lan txukuna egitea igeriko saioan, eta ahal den neurrian denbora gutxi galtzea, zeren eta kontuan eduki behar da gurpilean joatea nola baimenduta dagoen, bizikletan bakarko lana egin edo eta taldetxo baten barnean egin bigarren saio hori releboak emanez, aldea izugarria da. Azalpen hau eman eta gero ikus dezagun nola garatu ziren frogako hiru atalak.

Igeritako saioan, emakumezkoen frogan Charlotte McShane, australiarra, izan zen azkarrena eta gizonezkoetan Luis Miguel Velasquez, venezuelarra.

McShanek ez zuen burutza galduko lasterketa osoan, eta bakar bakarrik egin zuen froga goitik behera nagusituz. Bigarren postuan, Ibone Sanchez eta hirugarren Zuriñe Rodríguez bukatu zuten.

Gizonezkoetan, aldiz, lehen saiotik ia minutu bateko atzerapenaz atera ondoren, Ryan Bailie, australiarrak, hamargarren postua lortutakoa azken Joku Olinpikoetan, bizikleta saioan bat egin Velasquezekin eta biek relebo onak emanez T2ra heldu ziren 6 minutuko abantailaz hirugarrenekiko.

Baina denok prestatzen ari ginenean korrikako saio eztu eta biziki ikusgarriaz gozatzeko, bizikleta utzi eta zapatilak jartzen ari zirenean, Bailei burua astintzen hasi eta lasai batean atera zen korrikako saio osatzeko asmoz. Zerbait gertatzen zela argi zegoen eta susmo guztiak egi bihartu ziren handik eta denbora gutxira, Bailiek, lesio bat medio, froga bertan behera uzteko erabakia hartu zuenean.

Hortaz, dena zegoen erabakita, irabazle kontuei buruz behintzat. Venezuelarra garaitu zen eta bigarren eta hirugarren postuan, Xabier Tijero eta Joanes Goitisolo sailkatu ziren.

DISTANTZIA OLINPIKOA - SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

1.- Charlotte McShane, Wollongong Wizards. 02:18:10

2.- Ibone Sánchez Garmendia, Club de Triatlón Diablillos de Rivas. 02:25:05

3.- Zuriñe Rodríguez Sánchez,  A.D. Náutico de Narón. 02:26:24

GIZONEZKOETAN

1.- Luis Miguel Velasquez Ramos, Tripentas Terras de Lugo. 02:01:22

2.- Xabier Tijero, Club Triatlón Ondarreta Alcorcón. 02:09:03

3.- Joanes Goitisolo Otazua, ANB Urdaitri Motrivation. 02:09:37

+ info. http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=295

HemerotecaHemeroteka