EUS | CAS

HELENE ALBERDI ETA MIKEL ELGEZABAL GARAILE MUTRIKUko TRIATLOIAN

HELENE ALBERDI ETA MIKEL ELGEZABAL GARAILE MUTRIKUko TRIATLOIAN Gaur 2017ko maiatzaren 27a arratsaldeko 17:00etan, Talaixa Triatloi Kluba, eta Gipuzkoa eta Euskadiko Federazioek antolatuta, Mutrikuko IV. Sprint Triatloia ospatu da.

Bildu diren triatletak, 0,750km igerian, 18,6km bizikletan eta 5km korrikako lanari aurre egin behar izan diote.

17:00tan eman zaio irteera emakumeen frogari eta, 17:15tan gizonezkoei, lehen atalari ekiteko, igerikoa hain zuzen ere.

Hamar minutuko lana osatu ondoren igerian, Mutrikuko portuan, T1ra abiatu dira azkarrenak, trantsizio txukun bat egin eta lehenbailehen bizikleta saioari ekiteko. Emakumezkoetan trebeenak lehen atal honetan, Irati Mendia eta Helene Alberdi izan ditugu, biak ere denbora berdinean osatuz igeriko sektorea, 10´18´´ erabili dituzte. Gizonezkoetan Iñaki Loinaz izan dugularik lehen postuan T1an 10´17´´, eta Martín Iraizoz bigarren segundu bira.

Bizikletan zuten atala ez zen nolanahikoa, eta nahiz eta kilometro  gutxi izan, 18,6km, oso gogorra zen eta indarrak ondo neurtu behar ziren. Saio hontan emakumezkoetan Estefania nabarmendu da eta berea izan da denpora onena, baina hala eta guzti Helene Alberdik, oso ondo eutzi dio lehen postuari eta minutu bateko aldeaz iritzi da T2ra. Atal honetan, Calbario gaina hurbil zuela, Irati Mendia, beroak eta egindako esfortzuak eraginda, lasterketa bertan bera utzi behar izan du, zorabio txiki baten erruz. Gizonezkoetan, aldiz, Mikel Elgezabalek, bizikletan duen gaitasuna aprobetxatuz, minutu baten abantailaz azaldu zaigu T2an.

Behin eta, lehen atal biak osatu eta gero , 5 kilometroko oinezko lasterketa zuten denak proba bukatzeko, eta trantsizioan ez zegoen denpora galtzerik, bizikletak utzi, zapatilak jarri eta tximistak bezala, Mutrikuko portutik zeukaten ibilbide zoragarriari bi bira eman behar zioten. Eta, han bildu diren ikusleen txalo eta oihu artean, triatleta guztiek helmugaratzen joan zaizkigu.

Azken saioan ez dugu izan aldaketa nabarmenik, eta helmugan, lasterketa osoa lidertzan egin ondoren, Helene azaldu zaigu irabazle emakumezko mailan eta Mikel Elgezabal gizonezkoetan.

Zorionak biei egindako lasterketagatik eta lortutako garaipenagatik.

 

SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

Absolutoa

1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa Triatloi Taldea. 01:11:39

2.- Estefanía Gómez Villanueva,  Independiente. 01:12:23

3.- Pili Bodegas Prieto,  Yepa Triatloi Taldea. 01:14:13

Junior

1.- Lide Azueta,  Mugarra Triatloi Taldea. 01:34:44

Kadete

1.- Naroa Garamendi, Garraitz Kirol Taldea. 01:52:04

 

GIZONEZKOETAN

Absolutoa

1.- Mikel Elgezabal Fernández,  ANB Urdaitri Motrivation. 01:01:52

2.- Iker Ortiz de Zarate Nuñez, Araba Tri. 01:02:10

3.- Iñaki Loinaz Garate, ANB Urdaitri Motrivation. 01:03:13

Junior

1.- Iban Azarola, Urola Triatloi Kluba. 01:08:37

Kadete

1.- Paul Bereziartua Plaza, Mugarra Triatloi Taldea. 01:05:00

Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=319

HemerotecaHemeroteka