EUS | CAS

EKAINAK 10an, ZARAUZko XXXI. EDIZIOA JOKATZEN DA OLINPIKO BIKOITZA DISTANTZIAN

EKAINAK 10an, ZARAUZko XXXI. EDIZIOA JOKATZEN DA OLINPIKO BIKOITZA DISTANTZIAN ZARAUZ TRIATLOIA 2017/06/10 Larunbata, ekainak 10an, BPXport, Zarauzko Triatloi Elkarteak, eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioek antolatuta, Zarauzko XXXI. Triatloia ospatuko da Olinpiko bikoitza distantzian (2,9km – 81km – 20km).

~~Boxeak Zarauzko itsas pasealekuan kokatuko dira eta goizeko 11:00tan irekiko dira eta 13:20tan itxi.
Getariako Malkorbe ondartzan emango zaio irteera frogari. Emakumezkoei 14:00tan eta gizonezkoei, aldiz, 14:15tan. Lehen atal hau itsaso irekian bete beharra izango dute triatletek, Getaritik Zarautzeraino hain zuzen ere, 2,9 km osatuz.
Igeriko atala osatzeko denbora muga 60 minututakoa izango da, gizonezkoeen irteera referentzi bezala hartuz gero.
Ondoren, bizikleta hartu eta bigarren saio gogorrari ekingo diote partaideak. Ibilbideak, 28kmko zirkuito bati bi itzuli eman beharko dizkiote eta bukatzeko beste zirkuito bat 25kmtakoa, guztira 81km osatuz. Lehendabiziko bietan Meagas gaina (4,9km, %3,5a) igo beharko dute, eta azken zirkuitoan Aiako paretarekin (1,5km, %12,6 batabesteko aldapa eta hainbat gunetan %20 ere) aurkituko dira, Oriora heldu baino lehen. Guzti hau nahiko ez balitz, Orio atzean utzi eta Zarautzerako bidean, T2ra heltzeko kilometro gutxira Txurrukako maldak topatuko dituzte aurrez aurre.
Jakinarazi, bizikleta saioan, mozketa puntu bi egongo direla. Lehena 56. Kilometroan (denbora epea puntu horretatik pasatzeko, 3 ordu eta 20 minutukoa izango da, gizonezkoen irteera referentzi bezala hartuta). Eta bigarren mozketa, 81. Kilometroan kokatuko da, T2ko sarreran hain zuzen ere (denbora epea 4 ordu eta 30 minutukoa izanik, eta aurrekoak bezala gizonezkoen irteera izango da neurtzeko referentzia).
Bigarren trantsizioa egin ondoren, 20kmko oinezko lasterketari ekingo diote triatletek. Hiru itzuli izango dira, Zarauzko biotopoa eta herriko hainbat kale zeharkatuz, Udaletxeko enparantzan kokatuko den helmugan bukatzeko.
Info. +  http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=310
 

HemerotecaHemeroteka