EUS | CAS

NATALIA GÓMEZ ETA XABIER TIJERO GARAITU DIRA AZKOITIko DUATLOIAN

NATALIA GÓMEZ ETA XABIER TIJERO GARAITU DIRA AZKOITIko DUATLOIAN Gaur 2017ko ekainaren 03a arratsaldeko 16:45etan, Azkoitri Triatloi Klubak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Azkoitiko XVIII. Duatloia ospatu da Sprint distantzian. Jakinarazi, horrez gain, Gipuzkoako Duatloi txapelketa jokatzen zela baita ere.

MIREN JOSUNE BIKUÑA ETA IBAI ALBA GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK SPRINT DISTANTZIAKO DUATLOIAN.

Bildu diren duatletak, 5km oinezko lasterketa, 17km bizikletan eta 2,5km korrika bete beharreko lana zuten froga osatzeko.

16:45tan eman zaio irteera emakumeen frogari eta, bost minutu beranduago,16:50tan, gizonezkoei.

Lehen atalean, gauzak nahiko eztu joan dira gizonei dagokionez,  eta 30 segunduko tartean, hainbat duatleta abiatu dira T1ra. Emakumezkoetan, aldiz, Natalia Gomez oso indartsu ateraz alde nabarmena lortu du 5 kilometroko oinezko lehen atalean, 2´42´´ hain zuzen ere.

Duatletek, bigarren atalari aurre egin behar zioten, 17 km bizikletan. Eguraldiak ez du asko lagundu, euria egin du momentu askotan eta hori zela eta errepidea buztita eta labankorra zegoen. Hainbat partaide izan ditugu lurrera joan direnak, baina zorionez, inork ez da izan zauri larriekin.

Gauzak honela, eta azken saioari ekiteko, bigarren trastsizioa egin eta gero, Natalia Gómez 5 minutuko abantailaz genuen burutzan, baina gizonezko mailan sei duatleta genituen 15-20 segundu barruan. Lehena T2tik irtetzen Mugarra Triatloi Taldeko Paul Bereziartua durangar gaztea izan dugu deneri aurre hartuz, kadete bat onena onenen artean, harritzekoa egiten ari den denboraldia. Baina 2,5 kilometroko oinezko lasterketa zuten aurretik eta saila egingo zitzaion lehen postuari eustea.

Helmugan, espero bezala, lasterketa nola zihoan ikusita, eta emakumezko mailan, Natalia Gómez azaldu zaigu irabazle, eta Miren Josune Bikuña bigarren.

Bestetik, gizonezkoetan, lehia eztua zegoen eta ikusleak irrikitan zeunden nortzuk aurkeztuko ziren lehen postuetan. Hor agertu zitzaigun, besoak zerurantz jasoz Xabier Tijero, Paul Bereziartuaren aurretik eta hirugarren Ibai Alba, azken hau lehen gipuzkoarra eta hortaz gipuzkoako txapelduna.  

 

 

SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

Absolutoa

1.- Natalia Gómez Ruiz, Sestao Triatloi Taldea. 01:02:17

2.- Miren Josune Bikuña Zubia,  Aintxintxika Debagoiena Tri. 01:07:29

3.- Inmaculada Ruiz Terán, BilbaoTri. 01:07:53

GIZONEZKOETAN

Absolutoa

1.- Xabier Tijero Santillan,  Club Triatlón Ondarreta. 00:53:55

2.- Paul Bereziartua Plaza, Mugarra Triatloi Taldea. 00:54:04

3.- Ibai Alba Vilchez, C.T. Laboratorio SYS. 00:54:16

 

SPRINT DISTANTZIAKO GIPUZKOAKO DUATLOI TXAPELKETAREN SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

Absolutoa

1.- Miren Josune Bikuña Zubia

2.- Vanessa Cerrajero Barbero

3.- Ainhoa Caporossi Esteibar

 

GIZONEZKOETAN

Absolutoa

1.- Ibai Alba Vilchez

2.- Xabier Luis Urcelay

3.- Mikel Gárate Badiola

Junior

1.- Beñat Ormaetxea Cibeira

 

Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=ca&idPrueba=328

 

Aipatu ere, aurretik, Duatloi Herrikoia jokatu dela SuperSprint distantzian.

 

Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=ca&idPrueba=329

HemerotecaHemeroteka