EUS | CAS

EKAINAK 24an, OSPATUKO DA DONOSTIAN, IX. EMAKUMEZKOEN TRIATLOIA

EKAINAK 24an, OSPATUKO DA DONOSTIAN, IX. EMAKUMEZKOEN TRIATLOIA EMAKUMEZKOEN IX. TRIATLOIA 2017/06/24

~~Datorren larunbatean ekainak 24, arratsaldeko 15:00tan, Atletiko San Sebastian Klubak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Emakumezkoen IX. Triatloia ospatuko da (0,3km, 8km, 2km) Donostian.
Boxeak 14:00tan ireki eta 14:45tan sarratuko dira, eta Kontxako pasealekuan kokatuko dira.
Probari 15:00tan emango zaio hasiera, eta lehen atalean 0,3km osatu beharko dituzte igerian Kontxako Badian.
Ondoren, bizikletak hartu eta Zubieta kaletik Kontxako pasealekurantz abiatuko dira, ondoren Antiguo eta Igara zeharkatuz Korreoko biribilguneraino. Hemen, bira egin eta itzulerari ekingo beharko zaio bide beretik. Guztira 8 kilometro izango dira bete beharrezkoak.
Azken atalean, oinezko lasterketakoa hain zuzen, bidegorritik Kontxako pasealekua zeharkatu beharko da Antiguoko tuneleraino. Bertan, buelta eginez, bide beretik itzuli Vinuesa enparantzan kokatuta egongo den helmugaraino.


info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=304

 

 

HemerotecaHemeroteka