EUS | CAS

EKAINAK 25an, OSPATUKO DA DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA ONDITZ OROITUZ XXXII. EDIZIOA, DISTANTZIA

EKAINAK 25an, OSPATUKO DA DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA ONDITZ OROITUZ XXXII. EDIZIOA, DISTANTZIA ONDITZ OROITUZ XXXII. TRIATLOIA 2017/06/25

~~Igandean ekainak 25, goizeko 09:15tan, Atletiko San Sebastian Klubak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Donostiako Nazioarteko XXXII. Triatloia, Onditz oroituz, jokatuko da distantzia olinpikoan (1,5km – 40km – 10km).
Boxeak 07:00tan ireki eta 09:00tan sarratuko dira, eta Kontxako pasealekuan kokatuko dira.
Emakumezkoen frogari, 09:15tan emango zaio hasiera, eta gizonezkoei 09:30tan, Kontxako badian igerian egin beharreko 1,5km saioa osatzeko.
Trantsizioa gunera abiatu, bizikletak hartu eta Boxetatik irten ondoren, Zubieta kaletik Kontxako pasealekurantz abiatuko dira, ondoren Antiguo eta Berio zeharkatuz Zuatzura iristeko. Bertatik, atzeko errepidetik, Añorga Txikiruntz abiatuko dira eta handik Orioruntz, Añorga, Usurbil eta Aginaga zeharkatuz. Oriotik itzulerako bideari ekingo diote Igeldotik barrena (5km %6,5 batabestekoa, eta %14koa pare bat tokitan).
Azken sektorea, oinezko lasterketakoa hain zuzen, geldituko zaie triatletei froga bukatzeko eta Onditzeko Triatloi Olinpikoan finisherrak izateko. Horretarako, Boxetatik Zubieta kalera zuzenduko dira partehartzaileak eta bertatik Antiguoruntz, Kontxako Pasealekura, Satrustegi hiribidea eta Eduardo Txillida Pasealekua zeharkatuz. Real Club de Tenis parera iristean, itzulerako bideari ekingo diote partehartzaileek Atletico de San Sebastianen instalakuntzen ingururaino. Han berriz bira emango dute, ibilbideari hiru bira emateko.


info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=303
 

HemerotecaHemeroteka