EUS | CAS

ASHLEIGH GENTLE ETA RYAN BAILIE GARAILE LEKEITIOko TRIATLOIAN

ASHLEIGH GENTLE ETA RYAN BAILIE GARAILE LEKEITIOko TRIATLOIAN Gaur 2017ko ekainaren 17 arratsaldeko 15:00tan, Lekeitioko XXV. Nazioarteko Triatloia ospatu da Sprint distantzian, Garraitz Kirol Taldeak, Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federakuntzak izan ditugula antolatze lanetan.

Bildu diren 461 triatletak, hauengandik 62 emakumezkoak, Sprint distantziako triatloia osatu behar izan dute,  0,750km igerian, 21km bizikletan eta 5km oinezko lasterketan.

15:00tan eman zaio irteera emakumeen frogari eta 20 minutu beranduago, 15:20tan gizonezkoei, igeriko atalari ekiteko.

Igeriko atalean, eta lan txukuna egin ondoren, bai emakumezko eta gizonezkoen kategorian, australiarrak izan ditugu lehenak saioa osatzen. Mc Shane, Gentle eta Moana-Veale elkarrekin azaldu dira T1an eta horrela ekin diote bizikletako atalari. Aldiz, gizonezko mailan lehen trantsizioari ekiteko, Bailie, William eta Nenner azaldu zaizkigu lehi eztuan.

Bizikletako saioa zuten denek ere aurrez aurre, 21 kilometroko ibilbide gogorra, Milloiko aldapa zutela tartean. Milloiko aldapak ez dute barkatu eta Moana-Veale, emakumezko kategorian eta Williamek gizonezkoetan ez dira gai izan bere kideek jarritako ritmo bortitza eusteko.

Beraz, azken saioak erabakiko zuen nortzuk izango ziren aurtengo txapeldunak.

Batetik, Mc Shane eta Gentle emakumezkoen artean eta bestetik Bailie eta Nenner.

Ashleigh Gentlek, ez dio bat ere aukerarik eman Charlote Mc Shanei, 5 kilometro korrikako saioan, eta 01:05:52 denporarekin garaipena lortu du, bigarren sailkatuari minutu bateko aldea ateraz.

Gizonezkoetan beste horren beste gertatu da, eta kasu hontan garaipena lortu duena 00:59:45 denporarekin Ryan Bailie izan da.

Australiarrek goitik behera menperatu dute froga, eta bai emakumezko kategorian eta gizonezkoetan, lehenengo hiru postuak bereganatu dituztez.

Euskaldunen artean, Ibone Sanchez, bostgarren sailkatu zaigu lan aipagarria egin ondoren eta gizonezkoetan lehena, seigarren postua lortu ondoren, Ander García izan dugu. Zorionak biei ere.

SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

Absolutoa

1.- Ashleigh Gentle,  Australia. 01:05:52

2.- Charlotte Mc Shane,  Australia. 01:06:51

3.- Tamsyn Moana-Veale,  Australia. 01:08:55

4.- Renee Tomlin, USA. 01:10:18

5.- Ibone Sánchez Garmendia, Club de Triatlón Diablillos. 01:11:33

6.- Carlyn Fischer, Sudafrika R. 01:12:01

7.- Grace Musgrove, Australia. 01:13:24

8.- Mireia Arrillaga Murelaga, Garraitz Kirol Taldea. 01:13:51

 

GIZONEZKOETAN

Absolutoa

1.- Ryan Bailie, Australia. 00:59:45

2.- Kenji Nenner, Australia. 01:00:18

3.- Luke William, Australia. 01:02:17

4.- Martín Muller Valenzuela, Montilla Córdoba Triatlón. 01:02:49

5.- Luke Burns, Australia. 01:03:14

6.- Ander García Rendo, Araba-Tri. 01:03:20

7.- Urko Herran Aguilar,  Araba TRI. 01:03:48

8.- Xabier Tijero Santillan, Club Triatlón Ondarreta A. 01:03:51

 

Info. + http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=314

HemerotecaHemeroteka