EUS | CAS

UZTAILAK 22an, OSPATUKO DA AGUSTIN UGARTEREN OROIMENEZ, GETXOKO IV. TRIATLOIA DISTANTZIA OLINPIKOAN

UZTAILAK 22an, OSPATUKO DA AGUSTIN UGARTEREN OROIMENEZ, GETXOKO IV. TRIATLOIA DISTANTZIA OLINPIKOAN AGUST├ŹN UGARTEREN OROIMENEZ IV. TRIATLOIA 2017/07/22

~~Larunbatean uztailak 22, arratsaldeko 16:00tan, Getxotri Triatloi Taldea, Bizkaiako eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Agustín Ugarteren oroimenez ospatzen den Getxoko IV. Triatloia jokatuko da distantzia olinpikoan (1,5km – 40km – 10km).
Boxeak 14:00tan ireki eta 15:45tan sarratuko dira, Ondoren, emakumezkoen frogari, 16:00tan, emango zaio hasiera, eta gizonezkoei 16:15tan, Areetako hondartzan, 0,750 kilometroko zirkuito bati bira bi emanez igerian egin beharreko 1,5km saioa osatzeko.
Trantsizioa gunera abiatu, bizikletak hartu eta Boxetatik irten ondoren, 40 kilometroko egin beharko dituzte triatletek.
Gogoarazi, drafting edo eta gurpilean joatea debekatua izango dela.
Bigarren sektorea osatu, eta T2an bizikletak utzi ondoren, hirugarren atala geldituko zaie, 10 kilometroko oinezko lasterketakoa hain zuzen, Bizkaia Zubiaren ondoan kokatuko den helmugan bukatzeko.
info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=318
 

HemerotecaHemeroteka