EUS | CAS

GARAIKO DUATLOI TXIKIA

GARAIKO DUATLOI TXIKIA 2017ko uztailaren 27, arratsaldeko 18:30etan, herriko jaiak direla eta, Duatloi Txiki antolatu zuen Garaiko Triatloi Taldeak.

~~Garain, Oiz mendiaren barrenean dugun herri xarmanta eta ikusgarrian ospatu zuten, herriko txikienei zuzenduta eta San Inazio jaiak ospatzen zutela aprobetxatuz, Duatloi-Txikia.
Jai giroa eduki arren gaztetxoak ez zeunden txantxerako eta ohi duten bezala lehia muturreraino eramateko prest agertu ziren irteera lerroan.
Lehendabizi zazpi urte azpikoak ari izan ziren eta hauen ostean zortzitik eta hamabirarteko tartean zeundenek.
Denek ere une unkigarriak utzi ziguten han elkartu ginen guztioi, nahiz eta ibilbidearen gogortasunak, gora-beheratsua eta hainbat lekutan pabe eta guzti, estuturen bat eman zizkien batzuei. “Eskerrak denek ere fisikoki ondo prestatuta azaldu zirela”.
Beraz, zoriondu ume guztiei, Garaiko TTri, eta bereziki, Aitor Astorkiari eta hemetik gonbidatu nahi dizkizuegu denei Garaiko jaietatik pasatzera, astelena 31an bukatzen dira, ez zarete damutuko.
Info. + http://www.garaikoudala.org/es-ES/Eventos/Documents/20170724_kartela.pdf
 

HemerotecaHemeroteka