EUS | CAS

HELENE ALBERDI ETA URKO HERRAN GARAILE, ZUMAIAKO XI. TRIATLOIAN

HELENE ALBERDI ETA URKO HERRAN GARAILE, ZUMAIAKO XI. TRIATLOIAN HELENE ETA URKO TRIATLOIKO EUSKADIKO TXAPELDUNAK SPRINT DISTANTZIAN

~~Larunbata irailak 2, Zumaia Triatloi Taldeak antolatuta eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federakuntzen laguntzarekin, Zumaiako Triatloiaren XI. edizioa ospatu da Sprint distantzian (0,750km – 20km – 5km), eta gainera froga hontatik aterako zitzaizkigun aurtengo sprint distantziako Euskadiko Txapeldunak.
Honez gain, 15:30tan Triatloi Herrikoia ere ospatu da, 200 triatletek parte hartu dutelarik, eta honen bukaeran federatuek aritu dira.
16:45tan eman zitzaion irteera emakumezkoen frogari, 80 triatleta inguru izan genituen irteera lerroan.
Irteera eman bezain pronto, igeriko atalean, Helene Alberdi nabarmendu zen beste lehiakide guztiengandik, eta T1an, bere arerioengandik, ia minutu bateko abantailaz agertu zitzaigun. Bizikletako atalean, Helenek ez zuen hanka jaso, eta berriz ere azkarrena izanez atal honetan, bi minutuko aleaz ekin zion azken sektoreari, oinezko lasterketa hain zuzen ere. Saio hontan, goraipatu Irene Loizatek osatutako lana, partzial izugarria eginez, bigarren tokia bereganatu zuen.
Helmugan, Helenek, 1ordu 03´ eta 45´´ denbora eginez, jasotzen zituen besoak, txapela, merezimenduz osoz, bereganatuz, eta berarekin hontza gainera igo ziren, Irene Loizate eta Usoa Ostolaza.
Aldiz, gizonezkoen kategorian, lasterketa ez zen erabaki azken metroetaraino, eta emozioa gainezka izan genuen.
Igeriko atalean, ohi duen bezala, Jon Unanue izan genuen burutzan ritmoa markatuz, baina nahiz eta lehena izan arren trantzisio gunera heltzen, aldeak oso txikiak ziren oilar naguzierengandik.
Bizikletako atalean, 20 kilometro zituzten aurretik, burutzan zihoan taldea haunditzen joan zen eta T2an, 20 triatleta inguru agertu ziren, trantzisio azkar bat egin ondoren oinezko 5 kilometroko lasterketari ekiteko. Atal hau izango zen frogaren epailea, eta berak emango zigun podiuma.
Puntu hontan, Araba-Triko Ander Garcia eta Urko Herranek, erritmo izugarri azkarra ezarriz, 15´47´´tan osatu zituzten 5 kilometroak, arerio guztiak atzean utziz, helmugan aurkeztu ziren elkarrekin emozio gainezka, eta talde berekoak eta lagunminak zirela kontuan hartuz batera helmugaratu ziren. Anderrek, Urkori utzi zion txapela bereganatzen, eta hirugarren postua, hauengandik 32´´, Ignacio Tangok lortu zuen.      

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOAK
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Kluba. 01:03:45
2.- Irene Loizate Sarrionandia, Mugarra Triatloi Taldea. 01:04:18
3.- Usoa Ostolaza Zabala, Triatloi Elkartea Zarautz. 01:06:03

GIZONEZKOAK
1.- Urko Herran Aguilar, Araba-Tri. 00:55:13
2.- Ander García Rendo, Araba-Tri. 00:55:14
3.- Ignacio Tanco Espadar, Atlético San Sebastián. 00:55:45

+ info. http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=316
+ info. http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=317

 

HemerotecaHemeroteka