EUS | CAS

HELENE ALBERDI ETA JOANES GOITISOLO GARAITU ZIREN SESTAOKO IV. TRIATLOIAN

HELENE ALBERDI ETA JOANES GOITISOLO GARAITU ZIREN SESTAOKO IV. TRIATLOIAN HELENE ETA JOANES EUSKADIKO TRIATLOI TXAPELDUNAK DISTANTZI OLINPIKOAN

~~Igandea irailak 10, Sestao Triatloi Taldeak, eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Sestaoko Triatloiaren IV. edizioa ospatu da distantzia olinpikoan (1,5km – 40km – 10km), eta gainera froga honek distantziako euskadiko txapeldun berriak emango zizkigun.
Emakumezkoen mailan, aurreko asteburuan Zumaian bezala, Helene Alberdik irteera eman bezain pronto, hartu zuen burutza, ohi duen bezala, baina ezin izan zuen Grace Musgrove australiarra atzean utzi igeriko atalean. Lehen trantzisioa egin, bizikletak hartu eta 13 kilometroko zirkuito bati 3 bira eman behar zizkioten 40 km. gorabeheratsuak osatzeko. Bien arteko markaketa eztua izan genuen atal honetan, beraz oinezko lasterketan erabakiko zen irabazlea. Gorapaitu behar, baita ere, Uxoa Ostolaza juniorrak egindako lana, berak bakarrik eta inoren txandarik jaso gabe bizikletako atal osoan, onena izan bait genuen saio hontan.
Hirugarren eta azken atala zuten aurrez-aurre eta dena erabakitzeko. Helenek ez zion aukera bat ere eman australiarrari eta irabazle azaldu zitzaigun helmugan. Ondoren, bi minutu eta erdira Musgrove heldu zen eta lau minutura Uxoa sartu podiuma osatzen.
Gizonezkoen artean, eta igeriko atalean, Jon Unanuek, zarautztarrak, bere legea ezarri zuen, eta Ciro Tobarrekin azaldu zitzaigun T1an, bere areriorengandik  minututik gorako aldeaz.
Bizikletako atala hasi bezain pronto, Jon Unanue genuen burutzan bakarkako lan gogorrari aurre egiteko asmoarekin, baina atzetik ez zeunden barkatzeko eta kilometroak pasa eta gero eta talde handiagoa osatzen joan zen. Goraipatzekoa Jonek egindako esfortzua, baina askotan gertatzen den bezala, ezin izan zuen talde nagusi baten kontra gauza handirik egin eta nahiz eta amore eman ez, T2ra iritsi orduko taldeak bereganatu egin zuen.
Hamasei triatletak osaturiko taldea izan genuen T2an, beraz emozioa izango genuen oinezko lasterketan.
Korrika, Joanes Goitisolo, gernikarra, eta Ignacio Tanco, donostiar gaztea nabarmendu zitzaizkigun. Beraien markaketa eztua bizi genuen, eta azken kilometrora itzaron behar izan genuen nor garaituko zen ikusteko. Hor, Tancok, ezin izan zion eutsi Joanesek egindako ritmo aldaketari, eta gernikarra irabazle ageri zitzaigun helmugan hamabi segunduko aldeaz. Hirugarren, probaren lehen atal biak burutzan egin ondoren, Jon Unanue izan genuen.
Beraz, Helene Alberdi eta Joanes Goitisolo Euskadiko Triatloi Txapeldun distantzia olinpikoan.
Zorionak biei!!!!!     

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOAK
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Kluba. 02:16:33
2.- Grace Musgrove, Australia. 02:18:57
3.- Usoa Ostolaza Zabala, Triatloi Elkartea Zarautz. 02:20:43

GIZONEZKOAK
1.- Joanes Goitisolo Otazua, ANB Urdaitri Motrivation. 01:59:51
2.- Ignacio Tanco Espadar, Atlético San Sebastián. 02:00:03
3.- Jon Unanue Aierza, Yepa! Triatloi Kluba. 02:00:45

+ info. http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1335

HemerotecaHemeroteka