EUS | CAS

OTSAILAK 17an, SOPELAko DUATLOIAren XIII. EDIZIOA JOKATZEN DA SPRINT DISTANTZIAN

OTSAILAK 17an, SOPELAko DUATLOIAren XIII. EDIZIOA JOKATZEN DA SPRINT DISTANTZIAN SOPELAKO DUATLOIA 2018/02/17

Larunbata, otsailak 17, Hirubi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Sopelako XIII. Duatloia ospatuko da Sprint distantzian (5km – 20km – 2,5km) eta Euskadiko txapelketa izango da.
Boxeak, irteera eta helmuga puntuak bezala Udaletxe inguruan kokatuko dira, eta, boxeak hain zuzen ere, arratsaldeko 15:00tan ireki eta 16:05tan sarratuko dira.
Emakumezkoen irteera 16:15tan izango da eta gizonezkoena, aldiz, 16:30tan.
Oinezko lasterketako bi saio izango dituzte herriko kaleetan zehar. Lehen atala, 2,5 kmko zirkuito bati bira bi emango zaio, 5 km osatzeko, eta hirugarren eta azken atalean 2,5 km.
Lehen transizioa egin ondoren, bizikletako saioari aurre egin beharko zaio, Sopelatik irten eta Barrika, Plentzia eta Urduliz zeharkatuz, Sopelara itzuli 20kmko ibilbidea osatu ondoren.
Hiru mozketa puntu izango dira probaren zehar.
Lehenbizikoa, korrikako lehen atalaren bukaeran kokatuko da (5km oinezko lasterketa), eta 28 minutu izango dituzte duatletek gainditzeko.
Bigarren mozketa, bizikleta saioaren hamargarren kilometroan izango da, eta puntu hori gainditzeko, 60 minutukoa izango da.
Hirugarren eta azken mozketa bizikleta saioaren bukaeran izango da, eta, guztira, ordu bete eta 15 minututan egongo da ezarrita.
 

 info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1419

HemerotecaHemeroteka