EUS | CAS

PELLO OSORO ESPAINIAKO TXAPELDUNA NEGUZKO TRIATLOIAN

PELLO OSORO ESPAINIAKO TXAPELDUNA NEGUZKO TRIATLOIAN ANSO ARANA 2018/02/04

 

Igandean, otsailaren 4an, Espainiako Neguzko Triatloia Txapelketa ospatu zen Anso Aranean (Huesca). Inguru ikusgarrian, osatu beharreko ibilbidea gogorra izan zen. Lehen atalean, 7 km oinezko lasterketa Anso herrian, ondoren, mendiko bizikleta hartu eta 20 km zituzten Linza Ski gunera iristeko, eta ona iritsi eta gero skiak hartu eta 10 km erabakigarriak izango ziren bete beharrezkoak.
Pello Osorok bazekien, Joan Freixa garaitzea ez zela lan erreza izango, eta lehen atal bietan burubelarri ekin zion honen referentzia ez galtzeko asmoz, eta bai lortu zuela. Txapelduna azken saioan erabakiko zen, eta lasterketa gogor baten ondoren, Pello azaldu zitzaigun garaile helmugan.
Hor ez ziren bukatu ospakizunak euskal triatleteentzat.
Aipatu behar ere Txomin Osorok lortutako garaipena 23urte azpiko mailan, eta baita ere Saltoki Trikideak taldeka lortutako lehen postua emakumezko mailan.
Zorionak denei…

+ info.  http://triatlon.org/triweb/index.php/competiciones/resultados-2018/

HemerotecaHemeroteka