EUS | CAS

OTSAILAK 25an, ERRONKARI ARANAKO NEGUKO VIII. TRIATLOIA OSPATUKO DA. EUSKADIKO TXAPELAK JOKOAN

OTSAILAK 25an, ERRONKARI ARANAKO NEGUKO VIII. TRIATLOIA OSPATUKO DA. EUSKADIKO TXAPELAK JOKOAN ERRONKARI ARANEKO NEGUKO TRIATLOIA 2018/02/25

Igandea, otsailak 25, Erronkari Pirineo Klubak eta Espainiako Triatloi Federazioak antolatuta, eta Nafarroako eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzaz, Erronkari Araneko Neguko VIII. Triatloia ospatuko da, 8,3 km oinezko lasterka, 22 km txirrindularekin eta 10km eskian.
Proba, espainiako koparako puntuagarria izango da, eta horrez gain Nafarroako eta Euskadiko Neguko Triatloi txapelketa ere bai.
Lehen sektorea, oinezko lasterketa, Isaba herri inguruan jarritako zirkuito bati, hiru bira eman beharko zaio, atal batzuk mendi-pista izango direlarik.
Txirrindularitzako atala, errepideko bizikletarekin egingo da. Isaba herritik abiatu eta Erronkari Aranako Mendi Zentrura heltzeko, 22 kmko ibilbidea osatu ondoren. Lehen 12 km-ak sasi-ordekan izango dituzte, ondoren, mendatea aurkituko dute aurrez-aurre, 7,5 km, bataz-besteko %6ko portzentzairekin, eta azken 2,5 km-ak lauan izango dituzte.
Hirugarren eta azken atala, eskiak oinetan jarri, eta “El Ferial”eko pistetan, antolatzaileek iragarritako zirkuitu bati hiru bira eman beharko die triatletek, 10 km-ko ibilbidea osatuz ondoren helmugaratzeko.
Gizonezkoeen irteera 10:00tarako, emakumezkoena 10:03tarako eta errelebuko taldeak 10:06tarako iragarrita daude.

Info.+: http://www.navarratriatlon.com/competiciones/

HemerotecaHemeroteka