EUS | CAS

IGANDEAN MARTXOAK 04, SPRINT DISTANTZIAN, BASAURIKO DUATLOIAREN XXII. EDIZIOA JOKATUKO DA

IGANDEAN MARTXOAK 04, SPRINT DISTANTZIAN, BASAURIKO DUATLOIAREN XXII. EDIZIOA JOKATUKO DA XXII. BASAURIKO SPRINT DUATLOIA 2018/03/04. EUSKAL ZIRKUITORAKO 4. PROBA PUNTUAGARRIA

~~Igandea, martxoak 04, Egurre K3 Kirol klub eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Basauriko XXII. Duatloia ospatuko da. Proba Sprint distantzian lasterkatuko da (5km – 19km – 2,5km), eta Euskal zirkuitorako laugarren proba puntuagarria izango dugu.
Bai boxeak, irteera eta helmuga puntuak, Artunduaga kiroldegiko atletismo pistan kokatuko dira, eta emakumezkoen irteera 11:00tarako eta gizonezkoena 11:15 tarako dago iragarrita.
Lehen eta hirugarren ataletan, oinezko lasterketakoak hain zuzen ere, herrian zehar egin beharreko lana izango dute duatletek, 5km lehenbizikoan eta 2,5km azkenengoan osatu arte.
Bien tartean, 19km, batere ordeka gabekoak, izango dituzte bizikletaz egin beharrezkoak.
Antolakuntzak bi mozketa puntu kokatuko ditu probaren zehar. Lehena, oinezko lasterketaren lehendabiziko atalaren bukaeran izango da, eta puntu hori gainditzeko izango duten epea 28 minututakoa izango da emakumezkoentzat eta 26 minututan gizonezkoak. Bigarren eta azken mozketa, bigarren atalaren bukaeran kokatuko da, bizikletako sektorea hain zuzen ere, eta hor denbora muga ordu bete eta 20 minututan egongo da ezarrita bai emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat ere.
 info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1418

 

HemerotecaHemeroteka