EUS | CAS

AINHOA MENDIA ETA PELLO OSORO EUSKADIKO NEGUKO TRIATLOI TXAPELDUNAK ISABAN

AINHOA MENDIA ETA PELLO OSORO EUSKADIKO NEGUKO TRIATLOI TXAPELDUNAK ISABAN 2018ko otsailaren 25, Erronkari Aranako Neguko VIII. Triatloia ospatu da, Erronkari Pirineo Kluba eta Espainiako Triatloi Federazioak antolatuta, eta Nafarroako eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzaz.

~~Proba, espainiako koparako puntuagarria izan zen , eta horrez gain Euskadiko Txapelketa.
Triatletek, 8,3km oinezko lasterketan, 22km errepideko bizikletan eta bukatzeko 10km skiekin, osatu behar zuten denera.
Goizeko hamarretan eman zitzaion hasiera gizonezkoei, handik hiru minutura emakumezkoei eta hiru minutu beranduago erreleboko taldeei.
Lehen atalaren bukaeran, T1an hain zuzen ere, Pello Osoro zen lehen postuan, eta Joan Freixa bigarren honengandik segundu batera. Txomin Osoro, puntu hontan, bostgarren postuan zegoen, liderrarengandik minutu bat eta hamairu segundu galduta.
Emakumezko mailan, aldiz, azkarrena, C.D. Bizikume taldeko Enara Oronoz (Naparra),  izan zen, eta Ainhoa Mendia seigarren postuan geneukan puntu hortan.
Bigarren sektorean, bizikletak hartu eta Isabatik abiatuz, Erronkari Aranako Mendi Zentrura igo behar ziren triatletek, 22kmko ibilbidea osatuz.
Joan Freixa aurkeztu zen lehen postuan T2an, skiak hartu eta 10 kmko azken saioari ekiteko. Pello bigarren zegoen, Freixagandik minutu eta hamalau segunduren atzerapenaz., baina ez zuen amore emango.
Bestetik, Ainhoa Mendia, zazpigarren postuan zegoen azken saioari aurre ekiteko.
Azken saioko 10 kilometroetan, azkarrena, partzial onena eginez, Pello Osoro izan zen, baina tamalez, nahiz eta aldeak murriztu, ezin esan zuen Freixa gainditu, eta bigarren sailkatu zen proba orokorrean, eta txapeldun Euskadiko txapelketan.
Bigarren, Euskadiko txapelketan Txomin Osoro izan genuen, orokorrean seigarren salikatuz, eta ontzaren hirugarren posturako emozioa izan genuen, zeren eta Alexander Altuna eta Beñat Irizar denbora bereaz sailkatu ziren, Altunarentzat izan zela ontzaren ohorezko postua.
Bestetik, emakumezko mailan, Ainhoa Mendiak lortu zuen Euskadiko Txapela, sailkapen orokorrean bostgarren lortuta.       

 

 

EUSKADIKO TXAPELKETAREN SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Ainhoa Mendia Echave, Irrintzi SMG

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Pello Osoro Gutierrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea
2.- Txomin Osoro Gutierrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea
3.- Alexander Altuna Velasco, Antxintxika Debagoiena Triatloi Taldea
Sub-23
1.- Txomin Osoro Gutierrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea
2.- Beñat Irizar Dorronsoro, Añorga K.K.E.
V-1
1.- David Fernández de Arroyabe Canal, C.D. Ciclista Vibike
V-2
1.- Etor Mendia Zufiria, Trigoi Triatloi Taldea

Info. + https://drive.google.com/open?id=1ZyEJIKomc1Jtz4sCu-un0WhHcu5ZXWaT

HemerotecaHemeroteka