EUS | CAS

HELENE ALBERDI ETA URKO HERRAN GARAILE EIBARREN

HELENE ALBERDI ETA URKO HERRAN GARAILE EIBARREN 2018ko martxoaren 03an, Eibarren XXVII. Sprint Duatloia jokatu da, Eibar Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak izan ditugula antolatze lanetan.

~~Eibarkoa, euskal zirkuituko hirugarren proba izan genuen, eta horrez gain, Duatloi Sprint distantziako Gipuzkoako Txapelketa.
Emakumezkoak, 16:45tan abiatu ziren, eta gizonezkoak 16:50tan. Lasterketan zehar, nahiz eta ezbehar batzuk gertatu, bai emakumezko mailan zein gizonezkoetan, duatletak ikuskizun ezin hobea eman zizkiguten. Lehen atalean, 5 km oinezko lasterketa Eibarko kaleetatik zehar jarritako zirkuitoan, Natalia Gomez saiatu zen Irene Loizate eta Helene Alberdi atzean uzten, baina T1ra hirurak batera heldu ziren. Gizonezkoetan aldiz, laukote bat izan genuen buruan lehen trantzisioan, Saltokiko Adrian Lastetere, eta Araba Triko Urko Herran, Ander García eta Joanes Goitisolo.
Puntu hontan gertatu zen lehen ezbeharra. Natalia Gomez, bizikletan igotzerakoan, oina pedalean sartzerakoan hain zuzen ere, arasotzoren bat eduki zuen, eta Helene eta Irenek 200 metroko abantaila hartu zioten. Bikotea ez zegoen parkatzeko eta burubelarri ekin zioten Natalia jokoz kanpo uzteko.
Gizonezkoetan, aldiz, nahiko lan zuen Adrianek Araba Triko hirukoteari aurre egiteko, eta zortzigarren kilometroan, leher eginda, amore eman zuen.
Bigarren trantsizioan, batetik Helene eta Irene, eta bestetik Araba Triko hirukotea  ziren buruan, beraz, azken atala izango zen epaile eta lasterketaren irabazleen izena emango ziguna.
Helmuga, Irenek emakumezko mailan, eta Urkok gizonezkoetan gainditu zuten lehen postuan, Heleneren aurretik lehena eta Ander Garcia eta Joanes taldekideen aurretik bigarrena.
Baina ezbeharrak ez ziren bukatuta, eta helmugaratu bezain pronto, lasterketako epailea nagusiak Irene Loizateri adierazi zion txartel gorria zuela, bizikleta gaizki utzi zuelako bigarren trantsizioa egiterakoan.
Beraz, hori kontuan edukiz gero, Helene Alberdi genuen probaren irabazlea emakumezko mailan.
Bestetik, Gipuzkoako txapelketari dagokionez, aipatu behar, eta zoriondu lortutako garaipenagatik, Helene Alberdi eta Hossain Kaanache.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Kluba. 00:58:50
2.- Natalia Gómez Ruiz, Sestao Triatloi Taldea. 00:59:42
3.- Estefania Gómez Villanueva, Independiente. 01:00:13

GIZONEZKOETAN
1.- Urko Herran Aguilar, Ascentium ArabaTri. 00:50:29
2.- Ander García Rendo, Ascentium Araba Tri. 00:50:30
3.- Joanes Goitisolo Otazua, Ascentium ArabaTri. 00:51:27

Info. + http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1410

HemerotecaHemeroteka