EUS | CAS

IGANDEAN MARTXOAK 25, SPRINT DISTANTZIAN, DURANGOKO DUATLOIAREN XI. EDIZIOA OSPATUKO DA

IGANDEAN MARTXOAK 25, SPRINT DISTANTZIAN, DURANGOKO DUATLOIAREN XI. EDIZIOA OSPATUKO DA DURANGOKO DUATLOIAREN XI. EDIZIOA JOKATUKO DA GORKA URIBETXEBARRIA MEMORIALA, SPRINT DISTANTZIAN, 2018/03/25.

~~Igandea, martxoak 25, Mugarra Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Durangoko XI. Duatloia ospatuko da. Proba Sprint distantzian lasterkatuko da (5km – 18,5km – 2,5km), eta Euskal zirkuitorako bostgarren proba puntuagarria izango dugu.
Bai boxeak, irteera eta helmuga puntuak, Ezkurdiko parkean kokatuko dira, eta emakumezkoen irteera 10:45tarako eta gizonezkoena 11:00tarako dago iragarrita.
Lehen eta hirugarren ataletan, oinezko lasterketakoak hain zuzen ere, herrian zehar egin beharreko lana izango dute duatletek, 5km lehenbizikoan eta 2,5km azkenengoan osatu arte.
Bien tartean, 18,5km, gogor eta gorabeheratusak izango dituzte bizikletaz egin beharrezkoak, guztiz aproposa ausardiz eta erasokor jokatzeko. Durangotik abiatu eta Oiz mendiaren barrenean egin beharko dituzte duatletak kilometro gehienek, Goiuritik eta Garai herrira. Puntu hontan buelta erdia eman, eta berriz Goiuritik Durangora bigarren trantsizioari ekiteko.
Antolakuntzak jarritako denbora mugak, puntu desberdinetan, honako hauek izango dira:
? 00:28:55 lehen atalaren bukaeran (5km oinezko lasterketa).
? 01:23:55 lehen atala + bigarren atala (T2ko sarreran).
? 01:39:00 proba bukaeran (Helmugan).

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1412

HemerotecaHemeroteka