EUS | CAS

160 NESKA-MUTIL IZAN GENITUEN OÑATIKO DUATLOI TXIKIAN

160 NESKA-MUTIL IZAN GENITUEN OÑATIKO DUATLOI TXIKIAN 2018ko martxoaren 17an, Oñatiko I. Duatloi Txiki jokatu da, Aloña Mendi Triatloi Taldeak antolatuta eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin.

~~1991urtean, Oñatiko herrialdean, triatloia gustoko zuen lagun talde batek, Aloña Mendi Triatloi Taltdea sortu zuten, eta inguruan egiten ziren probetan parte hartuz gain, Oñatiko Duatloia antolatzen hasi ziren. Aurten, 26 edizio antolatu eta gero, eta pena handiz, bertan bera uzteko erabakia hartu zuten, urte honi dagokionez behintzat.
Une gogorrak pasa ondoren, gaztetxoentzat Duatloi Txikia antolatzea erabaki zuten, eta bai lortu ere.
Guztira, 160 neska-mutil koxkorrak izan genituen hiru maila desberdinetan, Benjamin, Alebin eta Infantil mailetan hain zuzen ere. Beraz, aurten ere duatloi giro paregabea izango genuen Oñatin, gazteek berezko duten distirak, kolorez jantzi bait zuten herri osoa, eta batez ere Foruen enparantza, bertan bait zeunden kokatuta bai boxeak eta irteera eta helmuga lerroak.
10:30tan Benjamin mailari eman zitzaion irteera, 2008 eta 2009an jaiotakoak, 10:50tan Alebin mailari, 2006 eta 2007an jaiotakoak, eta bukatzeko, Infantil mailari 11:15tan, 2004 eta 2005an jaiotakoak.
Jai giro eta adiskidatasunaz bizitako goiz ederra izan genuen Oñatikoa. Aloña Mendi Triatloi Taldeari eskerrak eman eta bide horretatik jarraitzeko eskatu,  maite dugun kirol hau, triatloia, denon artean kota handienetara igotzeko. Datorren urterako ez dute erronka txikia, aurten bertan behera gelditu den Duatloia berreskuratu eta Du-Txikiari jarraipena eman.

Probaren Bideoa (Aloña Mendi K.E.): https://www.youtube.com/watch?v=Z9g7nrtKVUg

HemerotecaHemeroteka