EUS | CAS

LARUNBATA APIRILAK 21, ERANDIOKO I. SPRINT DUATLOIA JOKATUKO DA

LARUNBATA APIRILAK 21, ERANDIOKO I. SPRINT DUATLOIA JOKATUKO DA ERANDIOKO DUATLOIAREN I. EDIZIOA OSPATUKO DA, SPRINT DISTANTZIAN 2018/04/21.

~~Larunbata, apirilak 21, BilbaoTri Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Erandio-Altzaga Duatloiaren I edizioa ospatuko da. Proba Sprint distantzian lasterkatuko da (5km – 19km – 2,5km), eta Euskal zirkuitoko seigarren eta azken proba puntuagarria izango dugu.
Boxeak, arratsaldeko 15:00tan ireki eta 16:15tan sarratuko dira, eta Udaletxeko enparantzan kokatuko dira. Emakumezkoen irteera 16:30tarako eta gizonezkoena 16:45tarako daude iragarrita.
Oinezko lasterketan bete beharreko atalak, lehena eta hirugarrena hain zuzen ere, antolatzaileek 2,5 kilometroko zirkuito bat ezarri dute, beraz lehendabizikoan bira bi eman beharko diote, 5km osatzeko eta hirugarrenean bira bat.
Tartean, 19km gorabeheratusak izango dituzte bizikletaz osatu beharrezkoak. Erandiotik abiatu eta Loiu-Plentzia errepidea jarraitu, buelta erdi eman eta Loiu-Leioa errepidea jarraitu Euskal Herriko Unibertsitaterantza, eta handik Astrabuduara jaitsi, azkenik Erandiora heltzeko bigarren trantsizioari ekiteko.
Antolakuntzak mozketa puntu bi jarriko ditu, lehen atalaren bukaeran, 28 minututakoa izango da emakumezkoentzat, eta 26 minututan ezarriko da, puntu hortan baita ere, gizonezkoentzat. Bigarrenn eta azken mozketa puntua, bizikletako saioaren hamargarren kilometroan izango da kokatua, eta hori gainditzeko denbora muga ordu bete eta hamar minututakoa izango da.

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1424

HemerotecaHemeroteka