EUS | CAS

APIRILAK 29an, JOKATUKO DA GETARIAN DENBORALDIKO LEHEN TRIATLOIA

APIRILAK 29an, JOKATUKO DA GETARIAN DENBORALDIKO LEHEN TRIATLOIA 2018/04/29 GETARIAKO IV. TRIATLOIA, SPRINT DISTANTZIAN, OSPATUKO DA

~~Igandea, apirilak 29, Getaitri Triatloi Klubak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Getariako IV. Edizioa dugun Triatloia ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 20km – 5km).

Euskadiko zirkuitoari dagokionez, azken hiru urteetan bezala, Getariakoa izango dugu denboraldiko lehen triatloia. Toki paregabea triatloei hasiera emateko, eta han izango dituguz 400 partaide herriari kolorea emanez.

Boxeak, Getariako portuan kokatuko dira, eta goizeko 09:00tan ireki eta 11:00tan itxiko dira.

Probaren irteera hondartzan izango da, emakumezkoek 11:15tan eta gizonezkoek 11:30tan, eta igeriketako saioari ekin beharko diote denek ere, eta 0,750km osatu ondoren lehen trantsiziora (T1) iristeko.

Ondoren bizikleta jaso, eta 20kmtako ibilbidea izango dute aurretik. Getariatik irten, eta Garate gainetik Oikia auzunera abiatuko dira. Han 180º bira eman eta berriz ere Garatetik Getariara joko dute bigarren trantsizioari ekiteko.

Hirugarren eta azken atalean, 5km osatu beharko dituzte partaideek herri barruko ibilbide bati bira bi emanez, Udaletxe inguruan kokatuko den helmugan bukatzeko.

 info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1409

HemerotecaHemeroteka