EUS | CAS

MAIATZAK 19an, HONDARRIBIAKO TRIATLOIAREN X. EDIZIOA JOKATUKO DA

MAIATZAK 19an, HONDARRIBIAKO TRIATLOIAREN X. EDIZIOA JOKATUKO DA 2018/05/19 EUSKAL ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA DEN BIGARREN TRIATLOIA OSPATUKO DA, SPRINT DISTANTZIAN.

~~Larunbata, maiatzak 19, Biosnar Triatloi Klubak antolatuta eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak laguntzarekin, Hondarribiako triatloiaren X. edizioa, Euskal Herriko zirkuiturako bigarren proba, izango dugu.
Hondarribiako hondartzaren aparkalekuan kokatuko dira boxeak, eta 15:00tatik ireki ondoren, 16:45 itxiko dira.

Probaren irteera, ohi bezala, hondartzan izango da, emakumezkoek 17:00tan eta gizonezkoek 17:15tan, eta igeriketako saioari ekin beharko diote denek ere, eta 0,750km igerian osatu ondoren lehen trantsiziora (T1) iristeko.

Ondoren bizikleta jaso, eta 20kmtako ibilbidea izango dute aurretik. Aurten, eta aurreko edizioei dagokionez, bi aldaketa garrantzitsuak ditu aurtengoak. Lehena, Higer Faroaren igoera desagertzen dela, eta triatletak T1tik irten bezain pronto aurkitzen duten rotondatik, eskerrara eginez, Jaizkibelerantza abiatuko dira. Eta bigarren aldaketa, Jaizkibelen gainean, altuera markatzen duen kartelaren parean, emango da buelta erdia, ondoren jaitsierari ekiteko. Beraz, aurreko urteetan baino 500 metro gehiago izango dute igoera parteharzaileek.

Hirugarren eta azken atalean, eta bigarren trantsizioa egin ondoren, 5km osatu beharko dituzte herri barneko ibilbidean, eta atletismo pistan kokatuko den helmugan bukatzeko.

Horrez gain, eta arratsaldeko 15:00tan, Triatloi Herrikoia ospatuko da Super-Sprint distantzian (0,375km – 10km – 2,5km).

 info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1394

HemerotecaHemeroteka