EUS | CAS

EKAINAK 2an, PASAI DONIBANEko TRIATLOIAREN V. EDIZIOA OSPATUKO DA SPRINT DISTANTZIAN

EKAINAK 2an, PASAI DONIBANEko TRIATLOIAREN V. EDIZIOA OSPATUKO DA SPRINT DISTANTZIAN PASAI DONIBANE GELTOKI MOTOR TRIATLOIA 2018/06/02. GIPUZKOAKO TXAPELAK JOKATUKO DIRA.

~~Larunbata, ekainak 2, Xanju Kirol Klubak antolatuta eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, Pasai Donibaneko V. Triatloia ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 20km – 5km). Proba euskal zirkuiturako baliagarria izateaz gain, 2018ko Gipuzkoako txapelak ere banatuko ditu. Inskripzio epea, ohi den bezala, probaren aurreko astelenean, (20180528, gaueko 24:00) sarratuko da.

Trantsizio gunea nabalaldeko kaiaren bukaerako partean kokatuko da eta arratsaldeko 13:15tan irekiko dira eta 15:15tan itxi.

Emakumezkoei 15:30tan emango zaie irteera eta gizonezkoei, aldiz, 15:45tan.

Lehen atala, 750 metro igerian, badian osatu beharko dituzte, eta denbora muga 25 minututakoa izango da.

Bigarren mozketa, bizikleta saioaren bukaeran egingo da. 20 kilometroko lan gogorra edukiko dute (Jaizkibel igo eta toki berberatik jaitzi). Eta guztira lehen eta bigarren sektoreen denbora kopuruak kontuan hartuz, denbora epea ordu bete eta 30 minututan egongo da ezarrita, gizonezkoen irteera ordua referentzi hartuta.

Bukatzeko, eta bigarren trantsizioa egin ondoren, oinezko lasterketari ekingo diote triatletak, Pasai Donibanek daukan kale bakarretik ibili beharko dira, Arizabalo Jauregiaren parean kokatuko den helmugan amaiera emateko frogari.

 info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1389

HemerotecaHemeroteka