EUS | CAS

CHARLOTTE MC SHANE ETA RYAN BAILIE GARAILE PASAI DONIBANEko TRIATLOIAN

CHARLOTTE MC SHANE ETA RYAN BAILIE GARAILE PASAI DONIBANEko TRIATLOIAN 2018ko ekainaren 2an arratsaldeko 15:30etan, Pasai Donibaneko V. Sprint Triatloia ospatu da, Xanju Kirol Kluba, Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federakuntzak izan ditugula antolatze lanetan.

~~Pasai Donibanen jokatutako triatloia, Euskal Zirkuiturako baliagarria den hirugarren proba izan dugu, eta horrez gain, Sprint distantziako Gipuzkoako txapeldunak izendatuko zituzen.

Emakumezkoen irteera, 15:30tarako pare bat minutu falta zirela eman zen. Hondarribin bezala, Charlotte McShane australiarrak ez zien bat ere aukerarik eman bere arerioei, eta lan izugarri ona bete ondoren igeriko atalean, lasterketa guztiz erabakita utzi zuen. Hala ere, bizikleta eta oinezko lasterketako saioetan ez zuen oina jaso, eta partzial onenak markatuz, irabazle sartu zen helmugan.
Bigarren postuan, beste “aussie” bat izan genuen. Honako hontan, junior maila duen Milan Agneu, eta hirugarren postuan, probaren podiuma osatuz, Estefania Gomez kantabriarra helmugaratu zen, ohi duen bezala atzetik aurrerako lasterketa osatu ondoren.

Gizonezkoen proban ere, partaideen maila izugarria izan genuen. Tartean izan genituen Ryan Bailie australiarra, Zelanda Berriko Trent Thorpe, Bremen Smith Kanadiarra, eta baita ere, gureak ditugun Ander Garcia, Urko Herran eta abar…

Igeriko atalean, eta T1an, aipatutako hiru atzerritarrek izan genituen buruan. Jaizkibeleko igoerak beraien indarrak neurtuko zituen eta bai egin ere. Espero bezala, Ryan Bailiek, pedalak gogoz astinduz, aldapa hasi bezain pronto atzean utzi zituen biek ere eta hortik aurrera bakarkako lana bete zuen helmugaraino.
Atzetik lasterketa eta aleak estutzen joan ziren eta podiuma osatzeko lehi polita ikusteko aukera izan genuen. Bigarren postuan, Trent Thorpe izan genuen, eta hirugarren eta lasterketaren lehen euskalduna, azken atalean, oinezko lasterketarena hain zuzen, partzial onena egin ondoren, ArabaTri Ascentumeko Ander Garcia izan genuen.  


SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Charlotte Mc Shane,  Australia. 01:11:08
2.- Milan Agneu, Australia. 01:17:52
3.- Estefania Gómez Villanueva, Independiente. 01:18:40

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Ryan Bailie, Australia. 01:04:43
2.- Trent Thorpe, Zelanda Berria. 01:05:59
3.- Ander Garcia Rendo, ArabaTri Ascentium. 01:06:53

GIPUZKOAKO TXAPELKETA

CATEGORÍA FEMENINA
Absolutoa
1.- Pili Bodegas Prieto, Yepa! Triatloi Kluba 01:21:30
2.- Eider Estibariz Luna, Atlético San Sebastian. 01:28:01
3.- Amaia Ostolaza Antelo, Independiente. 01:28:41

CATEGORÍA MASCULINA
Absolutoa
1.- Adur Eskisabel De Juan, Independiente. 01:06:57
2.- Aitor Regillaga Beloki, Tolosaldeko T.T. 01:10:38
3.- Unai Sagarzazu Castro, Baxurde Txiki Usurbil. 01:10:43

HemerotecaHemeroteka