EUS | CAS

EKAINAK 09an, ZARAUTZEN OSPATUKO DA GIPUZKOAko ETA EUSKADIKO 2018ko ERDI DISTANTZIAko TRIATLOI TXAPE

EKAINAK 09an, ZARAUTZEN OSPATUKO DA GIPUZKOAko ETA EUSKADIKO 2018ko ERDI DISTANTZIAko TRIATLOI TXAPE ZARAUZko TRIATLOIAren XXXII. EDIZIOA 2018/06/09

~~Larunbata, ekainak 09an, BPXport, Zarauzko Triatloi Elkarteak, eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioek antolatuta, Zarauzko XXXII. Triatloia ospatuko da Olinpiko bikoitza distantzian (2,9km – 81km – 20km).

Boxeak Zarauzko itsas pasealekuan kokatuko dira eta goizeko 11:00tan irekiko dira eta 13:20tan itxi.

Emakumezkoen irteera 14:00tan izango da, eta gizonezkoena, aldiz, 14:15tan. Lehen atal hau itsaso irekian bete beharra izango dute triatletek, Getariako Malkorbe hondartzan atera ondoren, eta 2,9km igerian osatuz gero, Zarauzko hondartzan bukatuko dute lehen atal hau.
Igeriko atala osatzeko denbora muga 60 minututakoa izango da, gizonezkoeen irteera referentzi bezala hartuz gero.

Ondoren, bizikleta hartu eta bigarren saio gogorrari ekingo diote partaideak. Bizikletako atal honetan erroberan joatea debekatuta egongo da. Ibilbideak,  79km edukiko ditu guztira eta azken zirkuitoan Aiako paretarekin (1,5km, %12,6 batabesteko aldapa eta hainbat gunetan %20 ere) aurkituko dira.

Jakinarazi, bizikleta saioan, mozketa puntu bi egongo direla. Lehena 54. Kilometroan, eta antolatzaileek denbora epea puntu horretatik pasatzeko, 3 ordu eta 20 minututakoa izango da, gizonezkoen irteera referentzi bezala hartuta. Eta bigarren mozketa, 79. Kilometroan kokatuko da, T2ko sarreran hain zuzen ere, eta hor ezarritako denbora epea 4 ordu eta 30 minutukoa izango da, gizonezkoen irteera hartuta, berriz ere, referentzi bezala.

Bigarren trantsizioa egin ondoren, 20kmko oinezko lasterketari ekingo diote triatletek. Hiru itzuli izango dira, Zarauzko biotopoa eta herriko hainbat kale zeharkatuz, Udaletxeko enparantzan kokatuko den helmugan bukatzeko.

Info. +  http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1423

HemerotecaHemeroteka