EUS | CAS

80 NESKA-MUTIL IZAN GENITUEN BERGARAKO TRIATLOI TXIKIAN

80 NESKA-MUTIL IZAN GENITUEN BERGARAKO TRIATLOI TXIKIAN BERGARAKO IV. TRIATLOI TXIKIA 2018/06/03.

~~2018ko ekainaren 3an, goizeko 09:00tan, Antxintxika Debagoiena Triatloi Taldeak antolatuta, eta Gipuzkoako eta  Euskadiko federazioen laguntzarekin, Bergarako Triatloi Txikiaren IV. edizioa ospatu zen.

Guztira, 80 gazte koxkor azaldu ziren parte hartzeko asmoz, eta ohi bezala une goxoak bizi izan genituen bertara hurbildu ginen guztiok.

Hiru kategori desberdinak ikusteko aukera izan zen.

Lehen eta behin, Benjaminak izan ziren lehi bizian, 2008-09an jaiotakoak, eta osatu behar izan zuten distantziak honako hauek (50 metro igerian – 2 km bizikletan – 400 metro oinezko lasterketan).

Ondoren Alebinen txanda izan zen, 2006-2007an jaiotakoak, eta bete beharreko ibilbidea (100 metro igerian – 4km bizikletan – 800 metro oinezko lasterketan).

Azkenik, eta bukatzeko, Infantilen proba ikusi genuen, 2004-05an jaiotakoak, eta beraiek bete beharreko lana (150 metro igeri – 4km bizikletan – 1.200 metro lasterka).

Probaren Bideoa (Antxintxika T.T.): https://goiena.eus/debagoiena/1528179923925-harmailatik-kronika-triatloi-txikia

HemerotecaHemeroteka