EUS | CAS

JUDITH CORACHAN ETA GUSTAVO RODRIGUEZ GARAILE ZARAUZko TRIATLOIAN

JUDITH CORACHAN ETA GUSTAVO RODRIGUEZ GARAILE ZARAUZko TRIATLOIAN ZARAUZko XXXII. TRIATLOIA 2018/06/09

~~Larunbata, ekainak 9, Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatuta, eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federakuntzen laguntzarekin, estatu mailan gorenean dagoen  Zarauzko triatloia, bere XXXII. edizioan, ospatu da.

Eguerdiko 14:00tan eman zitzaion irteera emakumezkoen probari eta 14:15tan gizonezkoei. Lehen atalean bete beharreko lana ez zen nolanahikoa. Getariko Malkorbe hondartzatik abiatu eta 2,9km igeri egin ondoren Zarautzeko hondartzara iritsi behar ziren lehen trantsizioa (T1) osatzeko.

Lehen saio hontan, Helene Alberdi izan genuen azkarrena. Bigarren postuan Zarautzeko hondartzan, Helenegandik 10 segundura, Judith Corachan kataluniarra azaldu zen. Gizonezkoetan, aldiz, David Castro, Jordi Garcia eta Jon Unanue izan ziren azkarrenak igeriko atal hau osatzen.
   
Trantsizioa azkar bat egin eta bizikletako atala zuten aurretik, 79 kilometroko ibilbide gogorra eta nekagarria. Gogortasun hori, eguraldi euritsua zela eta, haren eta gehiago areagotu zuen, errepide buztiak ez zuen asko laguntzen eta batek baino gehiagok istripua izan eta gero bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa. Beraz kontu handiz jokatu behar ziren, batez ere jaitsierak.

T1 atzean utzi, eta bildu ziren zaleen artetik, Meagaserantza abiatu behar ziren denek ere. Buruan, bai emakumezko eta gizonezkoen proban, errepideak, eta batez ere aldapak, laster argitu zizkigun bakoitzaren ahalmenak eta estrategiak.

Corachanek, bizikletarako dituen dohainak erakutziz, eta pedal kolpe bizia erabiliz, Helenerekiko alea haunditzen joan zen, eta saioaren bukaeran, hirugarren atala zutela aurretik oraindik, 21 kilometro oinezko lasterketa, 10 minutu sartu zizkion.

Gizonezkoen artean, saioa hasi bezain pronto, Miguel Angel Fidalgo hartu zuen burua eta ikuskizun handia eman zigun. Fidalgok, ondo zekien, dena normal joan ezkero, atzetik zetozenak ez ziotela gauzak batere errez jarriko, eta zeukan guztia eman beharko zuela. Gauzak horrela, eta bigarren trantsizioan, bi minututako alea zeukan Gustavo Rodriguezarekiko, eta 4 minutura David Castro izan genuen.

Beraz, eta kontuan hartuz aurretik helmuga gainditzeko 21 kilometro zituztela oinezko lasterketan, azken saioa erabakigarria bihurtuko zen.

Emakumezko proban, lehen hiru postuak ez ziren batere aldatu azken saioan, eta helmugan Judith Corachan azaladu zitzaigun, merezimendu osoz, Zarautzeko XXXII. edizioaren txapeldun. Bigarren eta lasterketa izugarri ona osatu ondoren ere, Helene Alberdi zumaitarra heldu zen. Hirugarren, eta podiuma osatuz Sarah Loehr, eta laugarren eta bostgarren, Merce Tusell eta Estefania Gomez.

Gizonezkoen lasterketan, eta helmugarako sei kilometro falta zirela, Fidalgo genuen buruan, eta honengandik 45 segundura Gustavo Rodriguez. Ez ziren nahikoak izan, eta Gustavok, Fidalgo harrapatu eta irauntasuneko lasterketa izugarri ona bete ondoren, arrakasta lortu zuen eta garaipena lortu zuen. Bigarren, eta 35 segundura baino ez, Fidalgo azaldu zitzaigun. Hirugarren, David Castro, eta laugarren eta bostgarren, Jordi Garcia eta Joan Ruvireta. Lehen euskalduna, seigarren postuan, Jon Unanue zarauztarra izan genuen.

Zorionak Zarautzeko triatloian parte hartu duzuen denoi, antolakuntzari, urtero urtero egiten duzuen lan txukun eta onagatik, baita ere Federazioei, eta beraien barne diren epaileei, nahiz eta batzutan erabaki gogorrak hartu, funtzezkoak direnak edozein kirol motan.

Eta bukatzeko aipamen berezia, Zarautzen urtero biltzen diren zale guztiei, eta baita ere Zarauzko herriari, egun hori festa izugarri bat bihurtzen dutelako, eta hori nabarmen eskertzen dutenak triatletak dira, eskuratzen dituzten animoek, neke guztiek ahazterazi dizkiote eta.

Zorionak eta Eskerrik Asko Zarautz…, 2019an ikusten gara… 


SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Judith Corachan Vaquera, TRICBM Calella. 04:33:24
2.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Taldea. 04:44:11
3.- Sarah Loehr Muñoz, Ass Esportiva Rockets. 04:47:00
4.- Merce Tusell Quevedo, C.N. Reus Ploms. 04:58:01
5.- Estefanía Gómez Villanueva. Independiente. 05:01:27

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Gustavo Rodríguez Iglesias, A.D. Tri-Penta Terras de Lugo. 04:03:50
2.- Miguel Angel Fidalgo Rosello, CMG Ferrer Hotels. 04:04:25
3.- David Castro Fajardo, EQTR-Rodacal Beyem. 04:08:44
4.- Jordi García Gracia, FastTriatlón-C.N. Montjuic. 04:11:30
5.- Joan Ruvireta Brufau, C.N. Vic-ETB. 04:12:04
6.- Jon Unanue Aierza, Yepa! Triatloi Taldea. 04:13:25

Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1423

HemerotecaHemeroteka