EUS | CAS

DONOSTIAKO TRIATLOI FAMILIARRA ETA HERRIKOIA OSPATU ZIREN IGANDEAN

DONOSTIAKO TRIATLOI FAMILIARRA ETA HERRIKOIA OSPATU ZIREN IGANDEAN DONOSTIAKO VIII. TRIATLOI FAMILIARRA ETA IV. TRIATLOI HERRIKOIA 2018/06/10

~~2018ko ekainaren 10an, Triku Kirol Elkarteak antolatuta, eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, Donostiako VIII. Triatloi Familiarra jokatu da (0,150km – 4km – 1km), eta horrez gain IV. Triatloi Herrikoia ere ospatu da SuperSprint distantzian (0,375km, 10km, 2,5km).goizeko 09:00tan.

Triatloi Familiarrean, 174 partehartzaile izan dira, ume eta senideek kontuan hartuz, eta festa giroan osatu dituzte antolatzaileek jarritako ibilbidea. Probak ez du lehiaketa izaerarik izan.

Honen aurretik, eta goizeko 09:00tan, Triatloi Herrikoia ospatu da SuperSprint distantzian, eta triatletek 0,375km igerian, 10km bizikletan eta 2,5km oinezko lasterketan osatu behar izan dituzte Ondarretako hondartza inguruan.


HERRIKOIAREN SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN

1.- Naroa Garaialde Oñederra, 00:40:31
2.- Urruñe Etxeberria Pellejero, 00:41:12
3.- Begoña Feijoo Sánchez, 00:41:57

GIZONEZKOETAN

1.- Angel Hilario Morales, 00:33:04
2.- Axier Dominguez Prieto, 00:35:56
3.- Jon Elosegui Insausti, 00:36:04

Info. + http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1388

HemerotecaHemeroteka