EUS | CAS

EKAINAK 24an, OSPATUKO DA DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA ONDITZ OROITUZ XXXIII. EDIZIOA, DISTANTZI

EKAINAK 24an, OSPATUKO DA DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA ONDITZ OROITUZ XXXIII. EDIZIOA, DISTANTZI ONDITZ OROITUZ XXXIII. TRIATLOIA 2018/06/24

~~Igandean ekainak 24, goizeko 09:15tan, Atletiko San Sebastian Klubak antolatuta, eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, Donostiako Nazioarteko XXXIII. Triatloia, Onditz oroituz, jokatuko da distantzia olinpikoan (1,5km – 38,5km – 10km).

Boxeak 07:00tan ireki eta 09:00tan sarratuko dira, eta Kontxako pasealekuan kokatuko dira.

Emakumezkoen frogari, 09:15tan emango zaio hasiera, eta gizonezkoei 09:30tan, Kontxako badian igerian egin beharreko 1,5km saioa osatzeko. Atal hau osatzeko denbora muga 45 minututakoa izango da.

Trantsizioa gunera abiatu, bizikletak hartu eta Boxetatik irten ondoren, Zubieta kaletik Kontxako pasealekurantz abiatuko dira, ondoren Antiguo eta Berio zeharkatuz Zuatzura iristeko. Bertatik, atzeko errepidetik, Añorga Txikiruntz abiatuko dira eta handik Orioruntz, Añorga, Usurbil eta Aginaga zeharkatuz. Oriotik itzulerako bideari ekingo diote Igeldotik barrena (5km %6,5 batabestekoa, eta %14koa pare bat tokitan). T2ko sarreran kokatuko da bigarren denbora muga, eta hori gainditzeko epea 2 ordu eta 30 minutu izango dira proba hasieratik (igeriko eta bizikletako saioetako denbora gehituz).
 
Azken sektorea, oinezko lasterketakoa hain zuzen, geldituko zaie triatletei froga bukatzeko eta Onditzeko Triatloi Olinpikoan finisherrak izateko. Horretarako, Boxetatik Zubieta kalera zuzenduko dira partehartzaileak eta bertatik Antiguoruntz, Kontxako Pasealekura, Satrustegi hiribidea eta Eduardo Txillida Pasealekua zeharkatuz. Real Club de Tenis parera iristean, itzulerako bideari ekingo diote partehartzaileek Atletico de San Sebastianen instalakuntzen ingururaino. Han berriz bira emango dute, ibilbideari hiru bira emateko.

Hirugarren eta azken mozketa puntua, helmugan izango da, eta gainditzeko ordu muga 13:00tak izango da.

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1415

HemerotecaHemeroteka