EUS | CAS

ASHLEY GENTLE ETA DAVID CASTRO GARAILE ONDITZ OROITUZ TRIATLOIAN

ASHLEY GENTLE ETA DAVID CASTRO GARAILE ONDITZ OROITUZ TRIATLOIAN XXXIII. ONDITZ OROITUZ TRIATLOIA 2018/06/24

~~Igandea, ekainak 24, Atletiko San Sebastian Klubak antolatuta, eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin antolatuta, Donostiako XXXIII. Triatloia, Onditz oroituz, ospatu zen distantzia olinpikoan (1,5km – 38,5km – 10km).

Guztira, 700 triatleta inguru izan ziren aurkeztutakoak irteera lerroan, hauengandik 83 emakumezkoak zirenik.

Goizeko 09:15tan eman zitzaion irteera emakumeen frogari eta 15 minutu beranduago, 09:30tan gizonezkoei, Kontxako Badian igerian osatu beharreko 1,5 kilometroko atalari.

Lehen atal hau osatu ondoren, eta T1ri ekiteko asmoz, buruan geneuzkan triatletak honako hauek ziren. Emakumezko mailan, hirukote bat osatuz, Natalie Vancoevorden eta Ashleigh Gentle australiarrak, eta  Amelie Kretz kanadiarra, eta hauengandik minutu batera Helene Alberdi zumaiarra. Bestetik eta gizonezkoetan, sei triatletak osatutako talde bat genuen proba buru T1an, hau da, Nathan Breen, Roberts Matthew eta Max Stapley australiarrak, Zelanda Berriko Trent Thorpe, Smith Brennen kanadiarra eta Zarautzen hirugarren eta Lekeition bigarren sailkatu ondoren, David Castro handia. Seikote hontatik, eta arazo mekanikoen eraginez,  bizikletako atala hasi bezain pronto, Brennen kanadiarrak proba bertan behera utzi beharra izan zuen, beraz bost triatleta genituen bigarren talde batekiko minutu bateko aleaz.

Emakumezko proban, Kretzek ezin izan zuen Gentle eta Vancoeverden erritmoa eutsi eta atzean geratu zen. Bi hauek, Igeldoko igoera gogorra elkarrekin egin ondoren, bazirudien era hortan helduko zirela T2ra, baina Vancoeverdenek, Igeldoko jaitsiera azkarrean pedal batekin arazoak eduki ondoren erori eta proba irabazteko aukera guztiak galdu zituen.

Gizonezkoetan, boskoteak, erreleboka, areriorekiko aldeak haunditu zituen, eta hogeigarren kilometroan minutu bi zituzten bigarren taldearekiko (José Ángel Hernández, Luis Miguel Sánchez, Jon Unanue eta Callwy Mc Clusky). Igeldoko gainan, boskotea, hirukotean geratu zitzaigun, eta jaitsieran ezer gertatu ezean, azken saioan, oinezko 10 kilometroko atalean erabakiko zen aurtengo irabazlea, beraz, David Castro, Roberts Mathew eta Max Stapley arteko lehi bizia ikusteko aukera izango genuen.

Emakumezko mailan, bigarren urtez jarraian, eta aurtengo munduko rankinean hirugarren dugun, Ashleigh Gentle izan genuen irabazle, bigarren postuan eta erorketa gogorra izan ondoren Igeldoko jaitsieran, Natalie Vancoevorden sailkatu zen, eta podiumaren hirugarren hontzara, Amelie Kretz igo zitzaigun. Laugarren postuan, eta hirugarrenekiko minutu erdira, Helene Alberdi sailkatu zen, distantziako Gipuzkoako txapela lortuz.

Aldiz, gizonezkoetan, David Castrok ez zien batere aukerarik eman australiarrei, eta saio izugarri ona bete ondoren, txapeldun azaldu zitzaigun helmugan, bigarren eta hirugarren, Mathew eta Stapley izan zirenik. Honako hontan, eta Gipuzkoako txapeldun, Jon Unanue zarauztarra izan genuen, zortzigarren sailkatu ondoren.   
 
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Ashley Gentle, Australia. 02:06:47
2.- Natalie Vancoeverden, Australia. 02:16:55
3.- Amelie Kretz, Kanada. 02:21:07

GIZONEZKOETAN
1.- David Castro Fajardo, EQTR – Rodacal Beyem. 01:54:41
2.- Roberts Mathew Johnston, Australia. 01:56:16
3.- Max Stapley, Australia. 01:56:21

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1415

HemerotecaHemeroteka