EUS | CAS

EKAINAK 30an, OSPATUKO DA MUTRIKUKO TRIATLOIAREN V. EDIZIOA, SPRINT DISTANTZIAN

EKAINAK 30an, OSPATUKO DA MUTRIKUKO TRIATLOIAREN V. EDIZIOA, SPRINT DISTANTZIAN MUTRIKUko V. TRIATLOIA 2018/06/30

~~Datorren larunbatean ekainak 30, Talaixa Triatloi Kluba, Gipuzkoako Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Mutrikuko V. Triatloia ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 17,6km – 5km).

Boxeak 15:30tan ireki eta 16:45tan sarratuko da.

Emakumezkoei 17:00tan emango zaie hasiera eta gizonezkoei 17:15etan.

Probari hasiera emateko, triatletak, marearekin portuan sortzen den espoloian kokatuko dira eta 750 metroko saioa bete beharko dute T1ra abiatu orduko.

Lehen atala osatzeko, igerikoa, denbora muga 25 minututakoa izango da.

Lehen saioa bete ondoren, eta trantzisioa egin ondoren, bigarren atalari ekingo diote triatletak. Atal honetan, partaideak, bizikletaz, ibilbide gogor bati egin beharko diote aurre, Kalbario gaina barne dutela.

Bigarren mozketa, bizikleta saioaren bukaeran egingo da, eta ordu bete eta 25 minututan egongo da ezarrita probaren hasieratik denbora hartuz.
 
Bukatzeko, eta bigarren trantsizioa, T2, egin ondoren, 2,5 kilometroko zirkuito bati bira bi eman beharko diote, Mutrikuko portu inguruko kaleetatik zehar, guztira 5 kilometroko lasterketa osatzeko.

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1400

HemerotecaHemeroteka