EUS | CAS

UZTAILAK 8an, OSPATUKO DA GASTEIZKO TRIATLOIAREN XII. EDIZIOA, ERDI ETA LUZE DISTANTZIAN

UZTAILAK 8an, OSPATUKO DA GASTEIZKO TRIATLOIAREN XII. EDIZIOA, ERDI ETA LUZE DISTANTZIAN GASTEIZko XII. TRIATLOIA 2018/07/08

~~Datorren igandean, uztaila 8, Maratlon Kirol Elkarteak antolatuta, Gasteizko Triatloiaren XII. edizioa ospatuko da.
Bi proba lasterkatuko dira, Erdia edo Half (1,9km. - 93km – 21km) eta Luzea edo Full (3,8km – 180km – 42km) bezala ezagutzen direnak, eta guztira 2.520 triatletak hartuko dute parte, hauengandik 235 emakumezkoak direnik.
Aipatu behar, baita ere, distantzia luzean, Euskadiko txapelak jokoan izango direla.
Erdi distantzian parte hartzen dutenek, 08:30tan izango dute irteera eta luzea edo full distantziarena 08:45tan.
Lehen atala, igerikoa, Landa herrian kokatuta dagoen urtegian izango dute. Saioa bukatu ondoren, bizikletak hartu eta antolatzaileek prestatutako zirkuitoari aurre egin beharko die, Arabako lautada zeharkatuz T2ra iritsi orduko. Bizikletak utzi eta hirugarren eta azken atala geldituko zaie denei ere. Oinezko lasterketaren ibilbidearen bai hasiera eta bukaera Gasteizko hiriak duen Erdi Aroko kaskoan izango dute triatletak, hiriak dituen pasealeku politenak zeharkatuz.
Aipatu, aurtengo edizioan, eta gizonezko mailan,azkenengo bost txapeldunak izango dituela irteera lerroan Iron distantzian.
Probaren ibilbidea osatzen duten guztiek, Españako plazan izango dute kokatuta, ondo merezitako helmuga.

+ info : http://www.triathlonvitoria.com/noticias/244/Descarga-la-guia-del-triatleta/

HemerotecaHemeroteka