EUS | CAS

ALEJANDRO SANTAMARIA ETA SONJA SKEVIN FULLEAN ETA GEORGE GOODWIN ETA JUDITH CORACHAN HALFEAN GARAILE

ALEJANDRO SANTAMARIA ETA SONJA SKEVIN FULLEAN ETA GEORGE GOODWIN ETA JUDITH CORACHAN HALFEAN GARAILE XII. GASTEIZ TRIATLON 2018/07/08

~~Igandea, uztailak 08, Maratlon Kirol Elkarteak antolatuta, Gasteizko Triatloiaren XII. edizioa ospatu da Half eta Full distantzietan.

JUDITH CORACHAN ETA GEORGE GOODWIN GARAILE HALFEAN.
Bildutako 1433 triatletak, hauetatik 183 emakumezkoak zirenik, 1,9km igerian, 93km bizikletan eta 21km korrikako lana zuten aurretik.
Goodwinek, 21 urteko eskoziar gazteak, eta iaz irabazle izan genuen Corachan kataluniarrak, igeriko atal izugarri ona egin ondoren, bizikletako atalean oinarritu zuten Gasteizko Triatloian lortutako garaipena.
Hirugarren atalean, eta 21 kilometroko oinezko lasterketa zutenez aurretik kontuan izan da, biek ere buruz jokatu dute, eta ordurako lortutako alearekin jolastu dute.
Goodwinekin, Miguel Angel Fidalgo bigarren eta Erik Merino hirugarren izan ziren podiumean, eta aldiz, emakumezko mailan, eta atzetik aurrerako azken atal izugarria egin ondoren, Helene Alberdi zumaiarra azaldu zitzaigun bigarren postuan, guztiz lehertua baina pozez gainezka. Hirugarren eta podiuma osatuz Sarah Kim Bonner kanadiarra izan genuen.
 
HALF DISTANTZIA - SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Judith Corachan Vaquera, 04:23:53
2.- Helene Alberdi Sololuze, 04:31:48
3.- Sarah Kim Bonner, 04:33:46
GIZONEZKOETAN
1.- George Goodwin, 03:53:18
2.- Miguel Ángel Fidalgo Rossello, 04:02:29
3.- Erik Merino, 04:06:57

SONJA SKEVIN ETA ALEJANDRO SANTAMARIA ONENAK FULLEAN.
Full edo eta distantzia luzea betetzeko asmoz  1087 triatleta, 52 emakumezkoak zirenik, izan genituen Landako urtegian antolatzaileek jarritako ibilbideari ekiteko, 3,8km igerian, 180km bizikletan eta 42km korrika.
Igeri eta bizikletako saioetan bizitako aldaketak izugarriak izan ziren, eta bai emakumezko kategorian eta gizonezkoetan, lasterketako saioa izango zen epaile nagusia, 42 kilometroko lan luze eta nekagarria.
Bai gizonezko eta emakumezko proban, emozioa gainezka izan genuen bukaera arte. Proba buruan aldaketa ugari izan ondoren, azken atalean, eta ikuskizun handia emanez Gasteizen bildutako ikusleei, Alejandro Santamaria madrildarra izan genuen indartsuena, eta merezitako garaipena lortu zuen, helmugan merezitako txalo zaparrada jasoz. Bigarren Xabi Torrades katalaniarra azaldu zitzaigun, eta hirugarren, Guatemalatik etorritako Raul Tejada sailkatu zen.
Emakumezkoen artean, aldiz, Sonja Skevin triatleta croaziarra izan genuen irabazle Gasteizko helmugan, eta ondoren, eta oinezko lasterketako bete beharreko 42 kilometroetan, podiuma osatzeko hainbat triatleten artean bizitako lehi eztutik, Vanessa Pereira eta Ruth Brito nabarmendu ziren, ondo merezitako bigarren eta hirugarren posizioak lortuz. 

DISTANTZIA FULL - SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Sonja Skevin, 09:29:04
2.- Vanessa Pereira, 09:33:36
3.- Ruth Brito, 09:34:14
GIZONEZKOETAN
1.- Alejandro Santamaría, 08:17:05
2.- Xabi Torrades, 08:19:00
3.- Raúl Tejada, 08:22:23

HemerotecaHemeroteka