EUS | CAS

AINHOA MURUA ETA GUILLEM MONTIEL OLINPIKOAN ETA HELENE ALBERDI ETA ALBERT MORENO HALFEAN GARAITU DIR

AINHOA MURUA ETA GUILLEM MONTIEL OLINPIKOAN ETA HELENE ALBERDI ETA ALBERT MORENO HALFEAN GARAITU DIR VIII. BILBAO TRIATHLÓN 2019/10/05

~~Larunbata, urriak 5, Innevento Sports eta Euskadiko Triatloi Federakuntzak antolatuta, Bilboko Triatloiaren VIII. edizioa ospatu da distantzia bitan. Batetik distantzia Olinpikoa (1,5km – 36,5km - 10km) eta Half distantzia (1,9km - 74km - 21km).

Distantzia Olinpikoan, eta emakumezkoen proban, Joku Olinpikoetan aritutako Ainhoa Murua zarauztarra (Triatloi Elkartea Zarautz) garaitu zen Bilbon, Maddi Marquet (Atletico San Sebastian) eta Iria Rodríguez (Cidade de Lugo Fluvial) aurretik.
Gizonezkoei dagokionez, Guillem Montiel (Club Natación Minorisa) izan genuen garaile. Igeriko saioan lortutako abantailari ondo baino hobeto eutsi zion eta naiz eta 22 segunduko alearekin helmugaratu zen. Ondoren Ascentium ArabaTriko Urko Herran eta Joanes Goitisolo sailkatu ziren.
DISTANTZIA OLINPIKOA - SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN
1.- Ainhoa Murua Zubizarreta, Triatloi Elkartea Zarautz. 02:09:07
2.- Maddi Maquet Ferrán, Atlético S. Sebastián. 02:12:28
3.- Iria Rodríguez Huertas, Cidade de Lugo Fluvial. 02:17:17

GIZONEZKOETAN
1.- Guillem Montiel Moreno, Club Natación Minorisa. 01:56:07
2.- Urko Herrán Aguilar, Ascentium ArabaTri. 01:56:29
3.- Joanes Goitisolo Otazua, Ascentium ArabaTri. 01:56:43
 
+ info. http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1449

Half distantzian, Helene Alberdi bilbotarra (Yepa! Triatloi Kluba) izan genuen garaile, Dolça Olle (TriCBM- Calella) eta Jenni Nilson (Dalregementets If) aurretik. Helenek, naiz eta probaren lidertza galdu bizikletako saioan, igeri eta oinezko lasterketan oinarritu zuen bere garaipena, bietan ere partzial onenak markatu ondoren.
Gizonezkoen artean aldiz, Albert Moreno (C.A. Igualada) eta Ander Okamika (ANB Triatlon Team Portugaletekoa), parean genituen korrikako saioaren hasieran, eta beraiengandik nahiko hurbil Pello Osoro (Delteco Eibar Triatloi Taldea) eibartarra. Helmugan, Moreno izan genuen garaile, Okamika 46 segundura bigarren eta podiuma osatuz, hirugarren, aipatutako Osoro.

 
HALF DISTANTZIA - SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Kluba? 04:16:08
2.- Dolça Olle Gatell, TriCBM-Calella. 04:23:34
3.- Jenny Nilsson, Dalgerementets If. 04:36:57

GIZONEZKOETAN
1.- Albert Moreno Molins, C.A. Igualada 03:36:26
2.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Triatlon Team Portugaletekoa. 03:37:12
3.- Pello Osoro Gutiérrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 03:38:25

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1450

HemerotecaHemeroteka