EUS | CAS

IRAILAK 02an, JOKATUKO DA SESTAOKO TRIATLOIA DISTANTZIA OLINPIKOAN

IRAILAK 02an, JOKATUKO DA SESTAOKO TRIATLOIA DISTANTZIA OLINPIKOAN SESTAOko V. TRIATLOIA 2018/09/02

~~Datorren igandean irailak 2, Sestao Triatloi Taldeak, eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Sestaoko V. Triatloia ospatuko da distantzia olinpikoan, 1,5 kilometroko igeriketa saioa, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro oinezko lasterketako lana bete beharko dute triatloi hau osatzeko.
Boxeak 09:00tan ireki eta 10:15tan sarratuko dira.
Emakumezkoei 10:30tan emango zaie hasiera eta gizonezkoei 10:45tan (kontuan edukiz, azken emakumezkoak lehen buia gainditu behar duela).
Lehen atala, igeritakoa, La Benedicta kaian izango da, 0,750kmko zirkuito bati bira bi eman beharko dute triatletak, eta osatzeko epea 45 minututan iragarri dute antolatzaileek, gizonezkoeen irteera referentzi bezala hartuz gero.
Bizikleta saioan, hiru itzuliz osaturiko zirkuito bati ekin beharko diote 40 kmtako ibilbidea osatzeko, eta T2ko sarreran, probaren bigarren puntu mozketa kokatuko da. Hau gainditzeko denbora muga 2 ordu eta 15 minutu izango da, lehena bezala gizonezkoen irteeragandik neurtuz.
Hirugarren eta azken atala, 10 kilometroko oinezko lasterketa izango dute, La Benedictan kokatuko den helmugan bukatzeko.

Horrez gain, goizeko 09:00tan, Triatloi Herrikoia ospatuko da (0,3km – 9km – 1,7km).

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1430

HemerotecaHemeroteka