EUS | CAS

IRAILAK 8an, OSPATUKO DA ZUMAIAN, SPRINT DISTANTZIAN, AURTENGO EUSKAL ZIRKUITOAREN AZKEN PROBA

IRAILAK 8an, OSPATUKO DA ZUMAIAN, SPRINT DISTANTZIAN, AURTENGO EUSKAL ZIRKUITOAREN AZKEN PROBA ZUMAIAko XII. SPRINT TRIATLOIA ETA VII. TRIATLOI HERRIKOIA 2018/09/08

~~Larunbata irailak 8, Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta, eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, Zumaiako XII. Triatloia ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 20km – 5km).

Boxeak 13:45tan ireki eta 16:30tan sarratuko dira.

Emakumezkoen irteera, 16:45tarako dago iragarrita eta gizonezkoena 17:00tarako.

Igeriko atalari ekiteko, 750 metro guztira, itsas adarraren ezker aldetik irten ondoren, itsasorantz joko dute, ondoren eskumara bira egin eta eskuin aldetik boxetara abiatu lehen trantsizioari ekiteko.
Bigarren atalean, 20kmtako ibilbidea osatu beharko dute partaideek bizikletaz, hain zuzen ere, Zumaitik Aizarnazabalera joan etorria eginez.
Bigarren trantsizioa egin eta azken saioa izango dute aurrez aurre, itsas adarraren ondotik, 2,5kmtako zirkuito bati bira bi emanez, guztira 5km osatzeko oinezko lasterketan.

Mozketa puntu bi ezarriko dira probaren zehar. Lehena, T1ko sarreran kokatuko da, igeriko atalaren bukaeran hain zuzen ere, eta denbora muga 25 minututakoa izango da. Bigarrena, bizikletako saioaren bukaeran kokatuko da, eta gainditzeko denbora muga ordu bete eta bost minututakoa izango da froga hasieratik neurtuz.
Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1403

Adierazi baita ere, proba honen aurretik, Triatloi Herrikoiaren VII. edizioa ospatuko dela, 15:30tan hasita, SuperSprint distantzian (0,375km – 10km – 2,5km).

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1402

HemerotecaHemeroteka