EUS | CAS

AITZIBER URKIOLA ETA URKO HERRAN AKUATLOIKO EUSKADIKO TXAPELDUNAK

AITZIBER URKIOLA ETA URKO HERRAN AKUATLOIKO EUSKADIKO TXAPELDUNAK 2018ko IRAILAREN 22an, GETXOKO AKUATLOIAREN II. EDIZIOA OSPATU DA.

Larunbata irailak 22, Getxoko TKrono Triatloi Klubak antolatuta, eta Euskadiko Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Getxoko II. Acuatloia ospatu da Sprint distantzian (2,5km – 1km – 2,5km). Gainera frogak, aurtengo Euskadiko txapeldunen izenak emango zizkigun.

 

Areetako hondartz inguruan bildutako partaideek, antolakuntzak prestatutako ibilbideari ekin beharko zioten, 2,5km oinezko lasterketa, 1km igerian eta bukatzeko 2,5km korrika berriz ere.

10:15tan eman zaio irteera emakumezko frogari eta, 10 minutu beranduago gizonezkoei.

Emakumezkoen artean, Saltokiko Aitziber Urkiolak, ez zizkien batere aukerarik eman bere arerioei, eta irteera eman bezain pronto eta atzera begiratu gabe, atzean utzi zituen guztiek, Euskadiko Txapelketa lortuz. Ondoren, Urbiko Jone Zuluaga eta Sestao TTko Ruth Fernandez sailkatu ziren.

 

Aldiz, gizonezkoen artean, emozioa gainezka izan genuen azken unerarte. ANB TT Portugaleteko Ander Segurola eta Ander Okamikak, eta Ascentium ArabaTriko Urko Herran arteko borroka eztua ikusteko parada izan genuen.

Lehen atala bukatzerakoan, eta igeriko saioari aurre egiteko, Urkok 25 segunduko alea zuen ANBko triatleteriko. Aurretik, Areetako hondartzan,igerian osatu beharreko 1000 metroak zituzten hirurek ere, eta hor saio izugarri ona egin ondoren, Ander Segurola abiatu zen T2ra 30 segunduko alea ateraz Urkori, eta 53 segundukoa Okamikari. Hirugarren eta azken saioa gelditzen zitzaien soilik, 2,5 kilometro oinezko korrikan.

Berriz ere, Urkok, korrika egiteko dituen dohainak erakutziz, Segurola gainditzea lortu zuen eta garaipenaz gain, Euskadiko Txapelketa lortu zuen. Bigarren, eta lan benetan ona osatu ondoren, Ander Segurola sailkatu zen Urkogandik 11 segundura eta podiuma osatuz, Ander Okamika hirugarren postuan. 

 

SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

Absolutoa

1.- Aitziber Urkiola Zendoia, Saltoki Diquesi Trikideak. 00:40:10

2.- Jone Zulueta Carrasco, Urbiko TT Basauri. 00:42:15

3.- Ruth Fernández Miguel, Sestao Triatloi Taldea. 00:46:22

 

GIZONEZKOETAN

Absolutoa

1.- Urko Herrán Aguilar, Ascentium ArabaTri. 00:32:23

2.- Ander Segurola Uli, ANB Triatlón Portugalete. 00:32:34

3.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Triatlón Portugalete. 00:33:35

Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1385

 

Aipatu, baita, Akuatloi Herrikoia ere ospatu zela (1,25km – 0,5km – 1,25km).

+info. http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1384

HemerotecaHemeroteka