EUS | CAS

OTSAILAK 10, NEGUKO EUSKADIKO TRIATLOI TXAPELKETA JOKATUKO DA ISABAN

OTSAILAK 10, NEGUKO EUSKADIKO TRIATLOI TXAPELKETA JOKATUKO DA ISABAN ERRONKARI ARANEKO NEGUKO TRIATLOIA 2019/02/10

~~Igandea, otsailak 10, Erronkari Pirineo Klubak eta Nafarroako Triatloi Federazioak antolatuta, Erronkari Araneko Neguko IX. Triatloia ospatuko da, 8,3 km oinezko lasterka, 22 km errepideko bizikletan eta 10km eskiekin.
Probak, Nafarroako eta Euskadiko Neguko Triatloi txapeldunak emango dizkigu.
Lehen sektorea, oinezko lasterketa, Isaba herri inguruan jarritako zirkuito bati, hiru bira eman beharko zaio, atal batzuk mendi-pista izango direlarik, eta guztira 8´3 kilometro osatuz.
Lehen trantsizioa, Isabako frontoian egin ondoren, 22 kmko ibilbidea osatu beharko dute errepideko bizikletarekin. Lehen 12 km-ak sasi-ordekan izango dituzte, ondoren, mendatea aurkituko dute aurrez-aurre, 7,5 km, bataz-besteko %6ko aldaparekin, eta azken 2,5 km-ak Erronkari Aranako Mendi Zentrura heltzeko lauan izango dituzte.
Hirugarren eta azken atala, eskiak oinetan jarri, eta “El Ferial”eko pistetan, antolatzaileek iragarritako zirkuitu bati hiru bira eman beharko die triatletek, 10 km-ko ibilbidea osatuz ondoren helmugaratzeko.

Info.+: http://www.navarratriatlon.com/competiciones/

HemerotecaHemeroteka