EUS | CAS

IGANDEA, URTARRILAK 27an, 2018ko URTEAREN EUSKAL ZIRKUITUKO DUATLOI ETA TRIATLOI GALA OSPATU DA

IGANDEA, URTARRILAK 27an, 2018ko URTEAREN EUSKAL ZIRKUITUKO DUATLOI ETA TRIATLOI GALA OSPATU DA 2018.go DUATLOI eta TRIATLOI GALA

~~Igande honetan, urtarrilak 27, Eibarko Hotel Unzaga Plazan ospatu da 2018. urteko gala, Euskal Zirkuituan izan ditugun duatleta eta triatleta onenak saritzeko asmoz.

Guztira, 100 pertsona baino gehiago elkartu ziren, eta giro onean bazkaldu ondoren, Agustín Méndez (Euskadiko Triatloi Federazioko presidentea), Kepa Rodríguez (Bizkaiko Triatloi Federazioko presidentea), Iban Pérez (Gipuzkoako Triatloi Federazioko presidentea) eta Hugo Llanos (Arabako Triatloi Federazioko presidentea) izan ziren sariak banatzen.

Natalia Gómez, Sestao Triatloi Taldekoa, eta Urko Herrán, Ascentium ArabaTrikoa duatloian, eta Mireia Arrillaga, Garraitz Kirol Elkarteko bizkaitarra, eta Joanes Goitisolo Ascentium ArabaTrikoa triatloian izan dira txapela bereganatu duten kirolariak.

Taldeka, aldiz, eta duatloian, Sestao Triatloi Taldea izan dugu txapelduna emakumezko mailan eta Ascentium ArabaTri gizonezkoetan.
Bestetik, Triatloian, eta emakumezkoen artean, YepaTriatloi Elkarte zarauztarra izan dugu irabazle eta gizonezkoetan, duatloian bezala, Ascentium ArabaTri talde arabarra.

Maila guztietako sarituen zerrenda:
 http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacioncircuito.asp?idioma=eu

HemerotecaHemeroteka