EUS | CAS

USOA OSTOLAZA ETA XABIER TIJERO ONENAK MUNGIAKO DUATLOIAN

USOA OSTOLAZA ETA XABIER TIJERO ONENAK MUNGIAKO DUATLOIAN MUNGIAKO XI. DUATLOIA 2019/02/23

~~Otsailak 23, Mungiako XI. Duatloia ospatu da Sprint distantzian (5km – 20km – 2,5km), IA Sport Event antolatuta eta Euskadiko Triatloi Federazioaren laguntzarekin.

Emakumezkoak, 16:00tan abiatu ziren, eta, naguzitasun handiz, Saltokiko Usoa Ostolazak zarauztarrak lortu zuen garaipena, hiru ataletan partzial onenak eginez. Bigarren postuan, eta bizikletako saio on bate gin ondoren, Usoarengandik 2´minutu eta 54 segundura, Sestao Triatloi Taldeko Beatriz Lalaguna sailkatu zen, eta podiuma osatuz, Nerea Gambra izan genuen hirugarren tokian, 4 minutu eta 57 segundura.

Gizonezkoei 16:15tan eman zitzaien irteera, eta lehen ataletik eta helmugaraino emozioa gainezka izan genuen. Lehenengo trantsizioan T1, bost duatleta genituen buruan, Ortiz de Zarate, Saez de la Fuente, Goitisolo, Tijero eta Goitia. Bizikletako atalean, Ganzabal eta Trigueros aurreko boskoteaz elkartu eta bigarren trantsizioan, zazpiak ziren buruan. Beraz, 2,5kmko oinezko lasterketak eman beharko zigun probaren txapelduna.
Emozioa gainezka genuen eta duatletek, zuten guztia emateko prest zeunden. Gauzak horrela, Xabier Tijerok barakaldotarrak, erritmo aldaketa bortitz bi egin ondoren, bere arerioak atzean uztea lortu zuen eta garaile azaldu zitzaigun helmugan. Bigarren, eta hamar segundura, Ascentium ArabaTriko Joanes Goitisolo izan genuen, eta segundu batera bere taldekide, eta aurreko astean Sopelan garaitu zen, Javier Goitia.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Usoa Ostolaza Zabala, Saltoki  Diquesi Trikideak. 01:04:22
2.- Beatriz Lalaguna Palacio, Sestao Triatloi Taldea. 01:07:16
3.- Nerea Gambra López, Independiente. 01:09:19

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Xabier Tijero Santillan, Independiente. 00:55:22
2.- Joanes Goitisolo Otazua, Ascentiem ArabaTri. 00:55:32
3.- Javier Goitia Omaechevarria, Ascentium ArabaTri. 00:55:33

 

~~ info.+: http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1465

HemerotecaHemeroteka