EUS | CAS

MARTXOAK 09 LARUNBATA, EIBARREN, GIPUZKOAKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA

MARTXOAK 09 LARUNBATA, EIBARREN, GIPUZKOAKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA EIBARKO XXVIII. DUATLOIA 2019/03/09 EUSKADIKO ZIRKUITORAKO 3. PROBA PUNTUAGARRIA

~~Datorren larunbatean, martxoak 09, Eibar Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Eibarko XXVIII. Duatloia ospatuko da Sprint distantzian (5km – 18km – 2,5km).
Gipuzkoako duatloi txapelketa jokatuko da, eta horrez gain, Euskadiko zirkuitoari dagokionez, 2019. urteko hirugarren proba puntuagarria izango dugu Eibarkoa.
Lasterketaren muina, Untzaga Plazaren inguruan kokatuko da, bertan irteera, helmuga eta boxeak kokatuko bait dira.
Emakumezkoen irteera 16:45tan izango da eta gizonezkoena, aldiz, 16:48tan.
Oinezko bi lasterketak, herriko kaleetatik zehar igaroko dira. Lehen atalean hiru itzuli eman beharko dituzte eta hirugarrean, itzuli bat egin beharko dute. Oinezko bi atalen artean, duatletek 18kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, hiri armagina inguratzen duen bariantea zeharkatuz.
Bi mozketa puntu izango dira probaren zehar:
Lehenbizikoa, korrikako lehen atalaren bukaeran kokatuko da (5km oinezko lasterketa), eta gainditzeko, emakumezkoek 28 minututako epea izango dute, eta 26 minututakoa gizonezkoek.
Bigarren mozketa, bizikleta saioaren hamairugarren kilometroan izango da, eta puntu hori gainditzeko jarritako denbora epea, 60 minutukoa izango da.

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1442

HemerotecaHemeroteka