EUS | CAS

HELENE ALBERDI TXAPELDUN ETA PELLO OSORO HIRUGARREN ESPAINIAKO DISTANTZIA ERDIKO DUATLOI TXAPELKETAN

HELENE ALBERDI TXAPELDUN ETA PELLO OSORO HIRUGARREN ESPAINIAKO DISTANTZIA ERDIKO DUATLOI TXAPELKETAN NUMANCIA 2019/03/03

~~Igande honetan, martxoak 03, Espainiako distantzia erdiko duatloi txapelketa ospatu da Numanzian (10km – 60km – 10km).

Emakumezkoen artean, Yepa! Triatloi Klubeko Helene Alberdi zarauztarra izan genuen txapelduna, Merce Tusell kataluniarra eta Sonia Julia madrildarraren aurretik. Helenek oinezko lasterketako saioetan oinarritu zuen bere garaipena. Lehen atalean, denbora onena markatuz gero, 60 kilometro zituzten bizikletan egin beharrezkoak, eta T2an hiru duatleta ziren buruan. Hortik aurrera, Helenek bere arerioak atzean utzi eta garaile azaldu zen helmugan. ZORIONAK HELENE!!!

Gizonezkoen artean, Delteco Eibar Triatloi Taldeko Pello Osorok, hirugarren postua lortu zuen, brontzesko zilarra, Espainiako txapelketan.
Garaipena, Gustavo Rodríguezek lortu zuen, eta bigarren Francesc Godoy kataluniarra izan genuen.
Aipatu behar, baita ere, ANB Triathlon Team Portugaleteko Isasi Gonzalo eta Ander Okamikak lortutako laugarren eta seigarren postuak.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Elite
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Kluba. 02:56:39
2.- Merce Tusell Quevedo, Club Triatlo Granollers. 02:57:48
3.- Sonia Julia Sánchez, Triatlón Clavería Móstoles. 02:58:54
10.- Nerea Gambra López, Independiente. 03:09:59
13.- Aitziber Urkiola Zendoia, Saltoki Diquesi Trikideak. 03:11:51

GIZONEZKOETAN
Elite
1.- Gustavo Rodríguez Iglesias, A.D. Tri-Penta Terras de Lugo. 02:30:58
2.- Francesc Godoy Contreras, FastTriatlón-C.N. Montjuic. 02:32:36
3.- Pello Osoro Gutiérrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 02:33:41
4.- Isasi Gonzalo Fuentes, ANB Triathlon Team Portugaletekoa. 02:35:21
6.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Triathlon Team Portugaletekoa. 02:36:24
7.- Xabier Tijero Santillan, Independiente. 02:37:53

Info. + http://triatlon.org/triweb/index.php/competiciones/resultados-2019/

HemerotecaHemeroteka