EUS | CAS

LARUNBATA MARTXOAK 30, ERANDIOKO DUATLOIAREN II. EDIZIOA JOKATUKO DA

LARUNBATA MARTXOAK 30, ERANDIOKO DUATLOIAREN II. EDIZIOA JOKATUKO DA 2019/03/30 ERANDIOKO DUATLOIA.

~~Larunbata, martxoak 30, BilbaoTri Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Erandio-Altzaga Duatloiaren II edizioa ospatuko da. Proba, Sprint distantzian lasterkatuko da (5km – 21km – 2,5km), eta Euskal zirkuitorako proba puntuagarria izango dugu. Horrez gain, 2019ko Bizkaiko Duatloi Sprint Txapelketa izango da.
Trantsizio gunea, irteera eta helmuga, udaletxeko enparantzan kokatuko dira. Trantsizio gunea, arratsaldeko 15:00tan ireki eta 16:15tan sarratuko da.
Gizonezkoen irteera 16:30tarako eta emakumezkoena 16:35tarako daude iragarrita.
Oinezko lasterketan bete beharreko atalak, lehena eta hirugarrena hain zuzen ere, antolatzaileek 2,5 kilometroko zirkuito bat ezarri dute, beraz lehendabizikoan bira bi eman beharko diote, 5km osatzeko eta hirugarrenean bira bat.
Tartean, 21km gorabeheratusak izango dituzte bizikletaz osatu beharrezkoak. Erandiotik abiatu eta Loiu-Plentzia errepidea jarraitu, buelta erdi eman eta Loiu-Leioa errepidea jarraitu Euskal Herriko Unibertsitaterantza, eta handik Astrabuduara jaitsi, azkenik Erandiora heltzeko bigarren trantsizioari ekiteko.
Antolakuntzak mozketa puntu bi jarriko ditu, lehen atalaren bukaeran, 28 minututakoa izango da emakumezkoentzat, eta 26 minututan ezarriko da, puntu hortan baita ere, gizonezkoentzat. Bigarren eta azken mozketa puntua, bizikletako saioaren hamargarren kilometroan kokatuko da, eta hori gainditzeko denbora muga, ordu bete eta hamar minututakoa izango da.

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1477

HemerotecaHemeroteka