EUS | CAS

ASCENTIUM ARABATRI TXAPELDUN ETA ANB TRIATHLON TEAM PORTUGALETE TXAPELDUNORDE ESPAINIAKO TALDEKAKO E

ASCENTIUM ARABATRI TXAPELDUN ETA ANB TRIATHLON TEAM PORTUGALETE TXAPELDUNORDE ESPAINIAKO TALDEKAKO E AVILES, LARUNBATA 30 ETA IGANDEA 2019/03/31

~~Larunbata honetan, martxoak 30, Espainiako taldekako erlojupeko duatloi txapelketa ospatu da Avilesen.
Irteera lerroan 90 talde inguru, Espainia mailan ditugun oilar guztiak, hurbildu ziren Avilesera, eta hauen artean, iaz txapela lortutako Ascentium ArabaTri,  eta ANB Triathlon Team Portugaleteko taldeak moralez gainezka.
Lehia eztua eta polita izango zela argi geneukan, eta ez zuen iruzur egin. Emozioa gainezka izan zen, eta txapelketa segundu gutxiko marjinarekin erabakiko zela argi zegoen. Xehetasun txikienak ere izugarrizko garrantzia dute lasterketa mota hauetan, beraz ondo landu behar dira detaile txikiak ere. Trantsizioak, estrategia, talde lana,… faktore guztien batuketarekin lortzen dira emaitzak.
Eta, onena onenen artean, azkarrena azkarrenen artean, eta esan bezala iaz lortutako titulua berrestea lortuz, Ascentium ArabaTriko taldea izan genuen Espainiako Txapeldun.
Bigarren postuan, eta hortaz zilarrezko domina bereganatuz, hauengandik hiru segundura baino ez, ANB Triathlon Team Portugaleteko taldea sailkatu zen.
ZORIONAKKKK!!!!!!

Igandean, Espainiako Taldekako duatloi txapelketa jokatzen zen.
Irteera bi emango ziren, eta ArabaTri eta ANB, araudiaren araberaz, bigarrenean izango ziren, eta nola lehen irteeran beste oilar guztiak zeunden, ez zuten lan batere erraza izango. 
Hala eta guzti, ArabaTri laugarren sailkatu zen, podiumeko hirugarren koxkatik 3 segundura, eta ANB bostgarren.

Info. + http://triatlon.org/triweb/index.php/competiciones/resultados-2019/

HemerotecaHemeroteka