EUS | CAS

MARIA MENDIBE ETA XABIER TIJERO EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELDUNAK

MARIA MENDIBE ETA XABIER TIJERO EUSKADIKO DUATLOI SPRINT  TXAPELDUNAK DURANGOKO XII. DUATLOIA 2019/04/07, GORKA URIBEETXEBARRIA MEMORIALA

~~Apirilak 07, igandea, Mugarra Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Durangoko Duatloiaren XII. edizioa ospatu da Sprint distantzian (5km – 20,4km – 2,5km).

Arratsaldeko 16:00tan, emakumezkoen probari eman zitzaion hasiera, eta 17 minutu beranduago gizonezkoei. Proba bietan ere, bizikletako atala bihurtu zen lasterketaren epailea.
Lehenengo atalean, antolakuntzak diseinatuko 2,5 kilometroko zirkuito azkar bati bira bi eman behar zitzaion.
Emakumezkoen artean, Enara Oronoz (Saltoki Diquesi Trikideak) genuen buruan, eta honengandik 5 segundura Nuria Rodriguez (SCDR Anaitasuna). Hirugarren T1eko sarreran, BilbaoTriko Inmaculada Ruiz, buruarekiko minutu eta 44 segundura.
Gizonezkoetan aldiz, 10 partaide genituen 30 segunduren tartean bigarren atalari ekiteko asmoz, eta buruan T1eko sarreran, TKrono Triatlon Getxoko Mikel Saez de la Fuente.
Aurretik, guztiz erabakigarri bihurtuko zen bizikletako atala zuten denek ere. Durangon irten eta Garaira, Goiuritik pasa ondoren, joan-etorriko ibilbide gogorra osatu behar zuten.
Enara Oronozek ezin izan zuen Nuria Rodriguezen gurpila jarraitu Goiuriko maldetan eta T2an, minutu eta 20 segunduko abantailaz azaldu zen Nuria.
Gizonezkoen proban, eta T1 bederatzigarren postuan utzi ondoren, zortzi aldiz Munduko Triatlon Kross txapeldun izandako Ruben Ruzafak, Goiuriko lehen maldetan egin zuen bat buruarekin. Burura heldu, eta erasoa jotea, dena bat izan zen. Bazirudien Javi Goitia eta Xabi Tijero Ruzafak jotako erasoa eusteko gai izango zirela. Ruzafa ez zegoen amore emateko, eta atzera begiratu gabe erritmo gogorrean jarraitu zuen. Goitia eta Tijerok ezin izan zioten eutsi eta jarraitzeko ahaleginean lehertu orduko, hanka jasotzea erabaki zuten. Beraz, T2an, Ruzafa genuen buruan, eta honengandik minutu bira sei partaidez osatutako talde bat.
Probaren irabazleen izenak guztiz argi zeunden. Nuria Rodriguez eta Ruzafak ez uste larririk izan ezean, Durangoko duatloiaren XII edizioko garaileak izango genituen eta horrela izan zen. Baina, horrez gain, Euskadiko txapelak erabakitzeko zeunden oraindik, eta horretan aritu beharko ziren azken oinezko lasterketako atalean.
Emakumezkoen kategorian, eta bizikletako saioan egindako lanari esker, Maria Mendibek lortu zuen Euskadiko txapela, eta Xabier Tijerok, proba osoan zehar lan orekatsua bete ondoren, probako bigarren postua eta Euskadiko txapela lortu zuen.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Nuria Rodríguez Sánchez, SCDR Anaitasuna. 01:12:20
2.- Enara Oronoz Mateo, Saltoki Diquesi Trikideak. 01:14:00
3.- María Mendibe Palomo, BPXPort Kirol Kluba. 01:16:59

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Rubén Ruzafa Cueto, Independiente. 00:59:48
2.- Xabier Tijero Santillan, Club Triatlon Ondarreta. 01:01:10
3.- Aitor Regillaga Beloki, Amandarri Triatloi Kluba. 01:01:28
  
 info.+: http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1444

HemerotecaHemeroteka